Image
Image
Image

Emakumearen Nazioarteko Eguna - Martxoak 8

Gaur, martxoak 8, Haztegi Ikastolak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin.

Urtero bezala, aurten ere, ikasleekin martxoaren 8aren inguruko hausnarketa egin dugu; eta egiten jarraituko dugu, beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean.

Goizean zehar ekintza desberdinak eraman ditugu aurrera. Batetik, eguna zergatik ospatzen den geletan aipatu dugu eta begirada feministaz mundua ikusteko betaurrekoak margotu ditugu LH eta HHn.

IMG 20240308 WA0024

IMG 20240308 WA0021

24f6f120 a351 48e8 b3f1 2a7b05bc0481

409d32b5 19fb 466c a2e0 f9a186b0210f

8658ae78 78d9 4413 a955 7b27bfd7ef5e

cc10565b 8489 49f4 b293 d78ae88196cf

IMG 8141

DBHn berriz, hainbat emakume eredugarrien historia fitxak bete dituzte.

ecdf1dbc c265 40c9 a745 f34ca2e742f1

9422a338 282e 4872 b8d4 5e7989db334e

DBHO-n ere beraiek antolatutako dinamiketan parte hartu dute, aldarrikapen dantza bat esaterako.

Bukatzeko, irakasle zein ikasleen elkarteratzeak ere egin ditugu.

DBH M8

IMG 8112 1

Lanbide ezberdinak ikasten - Haur Hezkuntza

4 urteko ikasleak lanbideen gaia lantzen ari dira Ikastolan eta guraso batzuk bertaratu zaizkigu beraien lanbideetan zer egiten duten azaltzera.

Mila esker gerturatu zareten guztioi!

Hona hemen hainbat irudi:

image 123650291 2

image 123650291 3

image 123650291 4

image 123650291 5

image 123650291 6

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketa

Gaur goizean LH eta DBHko ikasle batzuk Zumarragako Zelai Aristi aretoan izan dira Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan parte hartzen.
Sormena dantzan jarri ondoren, lan politak burutu dituzte eta DBH 1-2 kategorian Irune Azpeitiak bigarren saria lortu du.
 
Bejondeizuela!
Hona hemen hainbat irudi:
IMG 7415 4
 IMG 7419
IMG 7429
 
IMG 7430

Eskola Kirola - Martxoaren 9ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - MARTXOAREN 9ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 9

Haztegi ikastola eta HAPOa

Legazpiko udalak HAPOa berritzeko azterketa lanei eman die hasiera.

Lan horietan txertatzen dira hainbat talde eta eragilerekin egindako bilerak. Gazteak, etorkizuneko Legazpiko bizilagunak, ere ez ditu ahaztu eta martxoaren 6an egin dute Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako ikasleekin HAPOa aztertu eta hobetzeko saioa.

Seina ikasle aritu dira udal teknikariekin lanean eta etorkizuna aurreikusten hasi direla esan dezakegu.

Hona hemen irudiak:

HAPO4

HAPO3

 

Udako Aisialdi Eskaintza 2024 - Ikastolen Elkartea

Urtero bezala, Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak prest du 2024ko udarako eskaintza.

ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak Euskal Herri osoan zabaltzen dira, eta, haurrak erdigunean direla, honako balio hezitzaile hauek sustatzen dituzte: parte-hartzaileak dira, naturaz gozatzeko eta ikasteko jarduera-multzoez osatuak daude, ikuspegi inklusiboa eta herritarra dute, eta, ororen gainetik, euskaldunak dira.

Izen-ematea martxoaren 6tik maiatzaren 14ra https://zirimola.eus/es atarian.

Zirimola 2024 Udako eskaintza - Ohiko Galderak

 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Ez gara jaitsiko" emanaldian oparitutako pagoa landatu dugu

Gaur goizean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Ez gara jaitsiko" emanaldian oparitutako pagoa landatu dute Santa Kutz egoitzako lorategian.

Horretarako, Domingo Agirreko eta Haztegi Ikastolako ikasleen laguntza izan dute, non, zuhaitza landatzeaz gainera, oparitxo bat ere jaso duten.

Ekimen polita, belaunaldi ezberdinak elkartzeko balio izan duena!

Hona hemen irudiak:

IMG 7291

IMG 7309

Gaixotasun arraroen nazioarteko eguna

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.000 pertsonak baino gehiagok du gaixotasun arraroren bat. Horien guztien egoera aintzat hartzeko mezua plazaratu dute erakundeek eta elkarteek.
Gaurkoan, gure ikasle ohia aurkeztu nahi dizuegu. Magdak, Polonian jaiotako 23 urteko legazpiarrak, Myhre sindrome ultraarraroa ikusarazi eta ikerketarako dirua bildu nahi du. Munduan 200 pertsonari soilik eragiten dio gaixotasun honek, eta, Euskal Herrian, berriz, biri.
 
Hona hemen bideoa: BIDEOA IKUSI

Eskola Kirola - Martxoaren 2ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - MARTXOAREN 2ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MARTXOAK 2

Jangelako Menua - Martxoa

Jarraian martxoko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - MARTXOA

MARTXOA 2024.EUS page 0001

Korrika 24' - Itsulapikoa

Martxoaren 14an KORRIKA-ren 23. edizioari hasiera emango zaio Irunen eta Baionan izango du amaiera martxoaren 24an.

Aurten Legazpitik martxoaren 23an, goizeko 05:45an igaroko da.

KORRIKA ospatu ahal izateko kilometroak osatu behar dira. Kilometro batek 425€-ko balioa du. Beti bezala, Ikastolak Kilometro bat erosiko du, baina horretarako guztion partaidetza behar du. Familia eta langile bakoitzak 1 € bakarrik jarriz lor daiteke helburu hori. Euskarari bultzada bat eman diezaiogun!

Euro bat itsulapikoan eta kilometroa poltsikoan!

Urtero bezala, itsulapikoa idazkaritzan eta HHko eraikinean (Latxartegin) jarriko da.

Korrika2024Recorrido

 

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da

Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi Ikastolan, orain urte batzuk hasitako bideari jarraipena emateko asmoz. 500km 11 kolore izeneko lasterketak HOTZ LEGAZPI ELKARTEARI laguntza ekonomikoa bideratzea zuen helburu, jai giro koloretsu eta alaian. 
 
LASTERKETA
 
Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromisoa eta ahalegina.  Era berean, maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak bere gelan kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea).  Elkartasunari balioa ematea zen xedea eta ikasleen artean zabaldu beharreko balorea dela iruditzen zaigu. Horregatik lasterketa baino lehen, sentsibilizazio saioak ere eskaini genituen maila guztietan, lasterketaren asmoak eta Hotz Legazpiren helburuak gertuagotik ezagutzeko. 
 
LASTERKETA 1
 

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan zen eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabili da.  Jada, Haztegi Ikastolaren Lasterketa Solidarioan bildutako dirua Ugandara iritsi da, Daniella Haur Hezkuntza genero berdintasunean sustatzeko proiektura.

Mila esker proiektu honetan bidelagun izan zareten guztioi (Hotz Legazpi, Amigos Solidarios fundazioa, Legazpiko Udala, ikastolako langile, guraso eta ikasleak)!

Lanean jarraituko dugu!

IMG 20240223 WA0025

IMG 20240209 091841 883

IMG 20240226 170823 085

IMG 20240226 170823 061