Image
Image
Image

Korrika 24' - Itsulapikoa

Martxoaren 14an KORRIKA-ren 23. edizioari hasiera emango zaio Irunen eta Baionan izango du amaiera martxoaren 24an.

Aurten Legazpitik martxoaren 23an, goizeko 05:45an igaroko da.

KORRIKA ospatu ahal izateko kilometroak osatu behar dira. Kilometro batek 425€-ko balioa du. Beti bezala, Ikastolak Kilometro bat erosiko du, baina horretarako guztion partaidetza behar du.

Familia eta langile bakoitzak 1 € bakarrik jarriz lor daiteke helburu hori. Euskarari bultzada bat eman diezaiogun!

Urtero bezala, itsulapikoa idazkaritzan jarriko da. 

Euro bat itsulapikoan eta kilometroa poltsikoan!

Korrika2024Recorrido

Eskola Kirola - Otsailaren 3ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - OTSAILAREN 3ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - OTSAILAK 3

Jangelako Menua - Otsaila

Jarraian otsaileko jangelako menua duzue ikusgai.

OTSAILEKO MENUA

OTSAILA 2024 page 0001

Donostiako LILATOIA 2024 - Izen ematea

Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. 

Lilatoia 2024ko martxoaren 3an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.

Inskripzioa 14€koa izango da, euro solidarioa barne. 

Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 26 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak eta telefonoa. Aurten inskripzioa egiteko moduan aldaketak daudenez, izena ematen dezutenean ondoren jarraitu behar dituzuen pausoen berri emango zaizue.

Informazio gehiago:  LILATOIko web orrialdean.

Animatu!

LILATON

 

Eskola Kirola - Urtarrilaren 27ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 27ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - URTARRILAK 27

Zergatik Ikastola?

ZERGATIK IKASTOLA?
 Hainbat arrazoi ikastolakide izateko; topatu zureak!
 
 
✔ Bertakoa, herrikoa delako 

        Herritik, herriarentzat eta herrirako sortutako proiektua da Ikastola.  Denona eta denontzat, baita zuretzat ere. 

✔ Euskal Herrikoa delako 

        Muga administratiboez gaindi, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna,  eredu propioduna eta kalitatezkoa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde  bakarrak dira Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) ikastolak –  AEKrekin batera–. 

        Gainera, EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren  bidez sortze fasean, garapen fasean edota krisian diren ikastolak zein  proiektuak laguntzen ditugu eta, besteak beste, laguntza horri esker daude  martxan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zonalde horiek  euskalduntzeko ezinbesteko tresnak. 

✔ Euskalduna eta euskaltzalea delako 

        Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako proiektu multikultural eta  eleanitza garatzen du Haztegi Ikastolak. Horretarako sortu zen eta  horretan jarraituko du. Ikasleek euskaraz bizitzeko behar dituzten giroa  eta bitartekoak eskaintzen ditu Haztegi Ikastolak.

✔ Jasangarria delako 

        Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea da Haztegi Ikastolaren  helburuetariko bat. Horretarako, Eskola Agenda 21en jarraipena den  Eskola Agenda 2030 proiektua dugu martxan. Haztegi Ikastolak bere  Eskola Agenda propioa izan arren, Urola Garaiko beste ikastetxe guztiekin  batera Tokiko Agendan parte hartzen du, guztien artean hitzartutako gai  edo ingurumen-alderdi bat aztertuz eta udalari hobetze-proposamenak  helaraziz.

✔ Ikaslea erdigunean jartzen duelako 

        Haurren jakin-min eta senetik abiatuta, jakitearen paradigmatik egitearen  eta erabiltzearen paradigmara egin du jauzia Ikastolak. Izan ere,  Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsonaren garapen  integralaz arduratzea baizik. Haur eta gazteak bizitza osoan ikasten  jarraitzeko prestatzen dira, aurrera egiten ikasteko. Horretara bideratuta  daude profesionalen lana zein Ikastolako eraikin eta espazioak. 

✔ Eraldatzailea delako 

        Jendartearen beharretara egokitutako pedagogia-eskaintza eraldatzaile  eta berritzaileak garatzen ditu Ikastolak, teknologia eta bitarteko propio  berrien bitartez. Abangoardia gara, esaterako, pedagogia-proiektu  berritzaileetan eta hauen sorkuntzan. 

✔ Lantalde egonkorra duelako 

       Haztegi Ikastolako langile gehienak finkoak dira eta konprometituta  daude Ikastolen proiektuarekin. 

✔ Kooperatiba delako, irekia eta denena 

        Modu parte-hartzaile eta profesionalean kudeatutako herri onurako  kooperatiba da Haztegi Ikastola, irabazi asmorik gabea. Hortaz,  herrikoa eta parte-hartzailea da. Bazkideek osatzen dute Ikastola, eta haiek  marrazten dute bere ibilbidea –gurasoen kolektiboak osatzen du  gehiengoa–. Hala, nahi duen guraso orok du kooperatiba antolatzeko  lanetan parte hartzeko aukera. Elkarlanean sinesten du Ikastolak. 


ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!

 

Eskola Kirola - Urtarrilaren 20ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 20ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - URTARRILAK 20

Donostiako LILATOIA 2024 - Izen ematea

Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. 

Lilatoia 2024ko martxoaren 3an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.

Inskripzioa 14€koa izango da, euro solidarioa barne. 

Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 26 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak eta telefonoa. Aurten inskripzioa egiteko moduan aldaketak daudenez, izena ematen dezutenean ondoren jarraitu behar dituzuen pausoen berri emango zaizue.

Informazio gehiago:  LILATOIko web orrialdean.

Animatu!

LILATON

 

Eskola Kirola - Urtarrilaren 13ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - URTARRILAREN 13ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - URTARRILAK 13

Haztegi Ikastolako Matrikulazio Kanpaina | 2024 - 2025 Ikasturtea

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2022an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa.
Zuen seme-alaben bizitzako unerik garrantzitsuenetako bat heltzear dago, bere etorkizunerako oinarriak ezarriko dituen eskolaratze prozesuaren hasiera, hain zuzen ere. Legazpin bertan dauden eskaintzen artean egokiena zeini deritzozuen erabaki baino lehen, horien Hezkuntza Proiektua ezagutzeko aukera izango duzue.
Guztiz garrantzitsutzat jotzen dugu Haztegi Ikastolan haurrari eskaintzen diogun aukera, 2 urtetik 18 urte bitarteko ikasketa guztiak ikastetxe berean egitea ahalbidetuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoa (DBHO) bertan eginez.
 
Bestalde, aipatu beharra dago egungo gizarteari egokitutako heziketa integralarekin dugun erabateko konpromisoa: Hezkuntza proiektu berritzailea, irakasleriaren etengabeko hobekuntza, pedagogia teknika aurrerakoiak, azken teknologia berriak, eleaniztasun goiztiarra... eta hau guztia gure familien konfidantzari esker.
 
Hemendik aurrera ere, gure ibilbide honetan, zuen konfiantza izan nahi genuke. Hau dela eta, hartu behar duzuen erabakiaren garrantzia kontuan izanik gu hobeto ezagutzeko egingo ditugun bileretara gonbidatzen zaituztegu:
 
? MATRIKULA EPEA: Otsailaren 7tik otsailaren 23ra. (Otsailaren 12 eta 13a ikastola itxita egongo da)
⏰ ORDUTEGIA: 8:00 -13:00 eta 14:30 -18:00 Ikastolako idazkaritzan.
? BILERA EGUNAK: Aurtengoan bilerak talde txikietan egingo dira, beraz, izen-ematea online egin daiteke web orrialdean edo eta ikastolako idazkaritzan papera entregatuz.
      - Urtarrilak 30, asteartea 17:30ean (Euskaraz)
      - Urtarrilak 31, asteazkena 17:30ean (Gazteleraz)
      - Otsailak 1, osteguna 17:30ean (Euskaraz)
      - Otsailak 5, astelehena 17:30ean (Gazteleraz)
 
IZEN-EMATEA ONLINE edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.
 
 
Egun hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.
 
Laster elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu!
2024 25 MATRIKULAZIO KARTELA 2

Jangelako Menua - Urtarrila

Jarraian urtarrileko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - URTARRILA

URTARRILA 2024 page 0001

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

      Berdin emakumeak

      ume eta gizon

      bidaltzen dizuegu

      hamaika zorion

      maite dituzuenen

      babesean egon

      gabon ederrak pasa

      ta urte berri on

EGILEAK: LH5 A IKASLEAK

Doinua: Maritxu nora zoaz

Sin título