Image
Image
Image

Merkatu Txikia Iruditan - 2023/12/16

Jai giroa zabaldu zen larunbat goiz eta arratsaldean zehar Haztegi ikastola ondoan, Latxartegi parkean.

Ikastolako gurasoen, irakasleen eta DBH-4ko ikasleen artean antolatuta,  Merkatu Txikia antolatu genuen goizetik, musikaz eta dantzaz lagunduta, eta legazpiar guztiei arropak, jostailuak edo liburuak erosteko mauka ederrak eskaini genituen. 

Arratsaldean Gabon kutsua hartu zuen festak, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako abesbatzak, eta LHko eta HHko ikasleek Gabon kantak eskaini zituzten, Martin Pipasi harrera egiteko. Olentzeroren laguntzaile horrek bere ohiko tokia hartu zuen gero etxolatxoan, eta herriko haurren gutunak jasotzen jardun zuen denbora luzez.

Festa giroa osatzeko, txokolate beroa eta gailetak banatu zituzten bertaratutako guztien artean.

GOIZEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

 MG 1979

 MG 1989

 MG 2010

 MG 2011

 MG 2024

ARRATSALDEKO ARGAZKI GALERIA ETA BIDEOA IKUSGAI:

IMG 4057

IMG 4051

IMG 4031

IMG 4083

IMG 4093

IMG 4104

 

Batxilergoko Paisaiaren Iruzkin Geografikoa I. Saria Haztegi Ikastolako ikasleentzat izan da

Batxiler II. mailako Geografiako ikasleak, Izaskun Egilegor irakaslearen gidaritzapean, bi astez egon dira EHUk antolatutako “Batxilergoko Paisaiaren Iruzkin Geografikoa. I. Saria”-ko prestatzen.
 
Aste honetan jakinarazi dute banatutako sei sarietatik HIRU Haztegi ikastolari esleitu zaizkikola!
 

Taldekako sarituen artean 2. Postua lortu dute (Ane Conde, Aratz Lanz, Jone Zubillaga). Banakako sarituen artean berriz, 1. Postua Ione Fuente-rentzat izan da eta 3. Postua Leire Arrieta-rentzat.

ZORIONAK GUZTIOI! 

image 67236353

image 67239169 1

image 67212033 1

image 67195649

image 67234561

 

Liburu Ibiltaria 2024

Liburu ibiltaria ekimenak hainbat ikastolaren artean narrazio bat sortzeko ekimena da.

Ziburuko Piarres Larzabal Kolegiok liburuari hasiera emango dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joango da Getxoko San Nikolas ikastolak, Ibilaldiko antolatzaileak, bukaera eman arte.

Haztegi ikastolako DBH 3ko ikasleek osatu dute gure egitekoa. Ondo bete ere!

Liburu ibiltaria 4

Liburu ibiltaria 3

Liburu ibiltaria 1

Rafa Rueda Haztegi Ikastolan izan da

Eusko Jaurlaritzaren Musikariak ikastetxeetan programa baliatuta, Rafa Rueda musikariaren bisita izan dugu Haztegin 2023ko abenduaren 14an. 

Abeslariarekin aurrez aurre egoteko aukera paregabea izan dute DBH 4ko ikasleek eta zenbait kanta zuzenean entzuteaz gain, sortze-prozesuaren inguruko azalpenak jaso dituzte.

Ebaluazio honetan euskal ahozko literatura aztertzen ari direla eta programatu da ekitaldi hau.

Hona hemen hainbat irudi:

Rafa Rueda 1

Rafa Rueda 2

Rafa Rueda 3

Eskola Kirola - Abenduaren 16ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - ABENDUAREN 16ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - ABENDUAK 16

Merkatu Txikia 2023 - Egitaraua

Abenduaren 16an, Haztegi Ikastolako Merkatu Txikia ospatuko dugu.

Ohitura dugunez, bai goizeko eta baita arratsaldeko ekintzetan maila ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute hainbat eginkizunetan. Goizeko ekintzen artean Trikitilariak, Bertsolariak, marrazki lehiaketa, liburu eta jostailu salmenta, ... izango ditugu.

Arratsaldean berriz, HH, LH1, LH2 eta abesbatza osatzen duten LH6ko ikasleek Gabon Kantak eskainiko dizkigute. Ondoren, Martin Pipas-ek Olentzerorentzat eskutitzak jasoko ditu.

Egun hau denok gustura igaroko dugulakoan eta zuen partaidetza aurrez eskertuz,

ANIMA ZAITEZTE! 

MERKATU TXIKIA EGITARAUA page 0001

MERKATU TXIKIA EGITARAUA page 0002

 

Pantailen erabileraren inguruko formakuntza - Miren Ros

Abenduaren 20an, arratsaldeko 17:30ean Miren Ros aditua izango dugu gure ikastolan pantailen erabilerari buruzko formakuntza eskaintzen.

Formakuntzaren helburua, besteak beste, mugikorrek (smartphonek) eta internetek dituen onuren eta arriskuez jabetzea izango da. Bide batez,  LH 4-5-6ko ikasleekin egindako saioetatik ateratako ondorio garrantzitsuenak ere azalduko ditu, adin hortako ikasleak nondik nora dabiltzan ezagutu dezazuen.

Saioa hau Latxartegi aretoan eskainiko da euskaraz. Euskarria elebitan ikusi ahal izango duzue.

Interesgarria izango delakoan bertaratzera animatzen zaituztegu.

PANTAILEN ERABILERARI BURUZKO FORMAZIOA

DBH4ko ikasleek Chillida Lantokia eta Fabrika bisitatu dituzte

DBH4ko ikasleek Industria Iraultza landu dute, honek Euskal Herrian izan zuen garapenari ere erreparatuz.

Hau gertutik ikusteko Legazpiko Chillida Lantokia eta Fabrika bisitatu dituzte Lenbur Fundazioaren eskutik. 

Mila esker Lenbur Fundazioari beste urte batez aukera hau emateagatik, oso gustora ibili ginen!

IMG 7628

IMG 7633

IMG 7634

Gu IKASTOLA, Zu? - Material Eskaera berria

Ikastolen Elkarteak ikastolen aldeko merchandising berria kaleratu berri du.
Aurtengo matrikula kanpainaren leloa, "GU IKASTOLA, ZU?" izango da. 
 
"Gu ikastola" leloa erabiliz matrikulazio kanpainari lotuta sortu dugun material promozionalak arrakasta handia izan du ikastola mugimendu osoan, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izan baita material honen sustapenean.
 

Aurtengo ikasturtean, material berria ere sortu da eta nahi izanez gero eskaera egiteko aukera izango duzue.

Eskaera egiteko azken eguna: Abenduak 5, asteartea.
 
Interesa izanez gero, bete ondorengo galdetegia.
 
MATERIAL ESKAERA EGIN

Eskola Kirola - Abenduaren 2ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - ABENDUAREN 2ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - ABENDUAK 2

Jangelako Menua - Abendua

Jarraian abenduko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - ABENDUA

ABENDUA 2023 page 0001

Azaroak 25 - Manifestua

Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Mankomunitatean burutuko diren ekintzen artean, Haztegi Ikastolako Batxilergoko ikasleek herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina aurkeztu dute. Kanpaina azaroaren 24ean hasi zuten, goizeko 11:30etan, Euskal Herria Plazan. Horretarako, DBHO 1. mailakoek erakusketa bat prestatu dute: informazioz osaturiko panel eta pankartak, manifestua eta zuzeneko musika.

Erakusketarako prestatutako panelak, datorren astean zehar Legazpiko Kultur-Etxean egongo dira ikusgai.

Jarraian, argazkiak ikusgai:

25N

IMG 8936

IMG 8926

IMG 8919