Image
Image
Image

Lan eskaintzak Haztegi Ikastolan

LAN ESKAINTZAK HAZTEGI IKASTOLAN 

  • Haur Hezkuntzako Irakaslea
  • Bigarren Hezkuntzarako Ingeles Irakaslea
  • Bigarren Hezkuntzarako ekonomia irakaslea
CURRICULUMAK BIDALTZEKO EPEA: 2023ko uztailaren 4a.
 
Hona hemen zehaztasun gehiago: 
 

1. HAUR HEZKUNTZA

 
HH LH LAN ESKAINTZA page 0001
 

2. DBHrako INGELES IRAKASLEA

INGELESA DBH LAN ESKAINTZA page 0001
 

3. DBHrako EKONOMIA IRAKASLEA

EKONOMIA DBH LAN ESKAINTZA page 0001

KMK 23' - “Gure Añabitarte” kontzertua

Kilometroak 23ren antolaketan murgilduta dabiltza Orereta Ikastolan, urte  guztian zehar ekimenak mamitzen eta josten. Urriaren 1eko jai handiaren  aurretik, baditugu oraindik hitzordu batzuk eta horietako baten berri ematera  gatozkizue.  

Uztailaren 19an, Añabitarte baserriaren erosketaren 50. urteurrena  ospatzeko, “Gure Añabitarte” kontzertua eta gaubela antolatu dute Añabitarten bertan; mendialdean, paraje paregabean. Euskal Herria mendebaldetik ekialdera josiz musika, herria eta mendia uztartzen dituen Urmuga Festibalarekin elkarlanean, ongi merezitako omenaldia egingo  diogu. 

Bertan izango dira Alaitz eta Maider, Alex Sardui, Janus Lester, Olaia  Inziarte, Xutik, Aire Ahizpak, Arkaitz Miner eta Et Incarnatus orkestra.  Iratzar erromeria arduratuko da gaubelaz, euskal produktuen txosna ere ez da faltako. Sarrerak salgai daude urmuga.eus webgunean (20€,  16 urtetik gora | 5€, 16-5 urte artean | doan, 5 urtetik behera).

Badugu zer ospatua, eta badugu zer oroitua: orain mende erdia hazia jarri  zuten herrikideak, geroztik hazi hori loratzeko lan egin duen komunitatea,  egun horretan dihardutenak eta etorkizunean testigua hartuko dutenak. 

Den-denei, eskerrak emateko aukera ederra dugu, eta nahia ez dugu falta. 

Eta zuek ere, Gipuzkoako Ikastolakideak, gonbidatu nahi zaituztegu  hitzordura.

Anima zaitezte eta anima itzazue zuen Ikastoletako  komunitatekideak! Ederra izango da! 

Kilometroak 23 urmuga gure añabitarte kontzertua compressed page 0001

LH 3ko ikasleen Liburuen argitalpena - Pikto Idazketa

Azken hilabeteetako lanaren emaitza izan da liburuaren argitalpena. Ikasle bakoitzak bere liburua argitaratu du, lan bikaina eginez.

Urtean zehar “Picto Idazketa metodologiaren” bidez, metodologia parte-hartzaile eta berritzailea, pentsamendu sortzailea eta hizkuntzaren garapen progresiboa garatu dituzte ikasleek. Helburua, euskararen ezaguera lantzea izan da.

Kurtso amaierako proiektua ezin hobea izan da, norberak bere lehengo ipuina sortu eta argitaratuz. Behin argitaratuta, istorioak kontatu dizkiete elkarri eta etxekoak ere proiektuaren parte izan dira amaieran.

Bestalde, LH 1 eta 2. mailako ikasleek ere ipuinak landu eta sortu dituzte kurtso amaiera honetan proiektu berdinean murgilduz. Etorkizuneko idazle paregabeak etxean dauzkagu!

Hona hemen hainbat irudi:

PYCTO 6

PYCTO 2

PYCTO 4

PYCTO 7

PYCTO 3

PYCTO 9

PYCTO 10

 

GUREAK lantegira bisita

LH6ko ikasleak Legazpiko GUREAK enpresan bisitan egon dira eta bertan egiten dituzten lanak eta ekoizpenak ezagutzeko aukera izan dute.

Oso aberasgarria izan da bertan ikusitakoa!

Eskerrik asko @gureak!

Hona hemen argazkiak: 

IMG 1957

IMG 1959

IMG 1964

IMG 1967

 

Udaltzainek LH2ko ikasleekin bide heziketa landu dute

Udaltzainek LH2ko ikasleekin bide heziketa landu dute aste honetan zehar.
Errepidea, espaloia eta jolasgunea desberdintzeko irizpideak eman dizkiete. Horietako espazio bakoitzak zein funtzio duen eta bakoitzean nola jardun behar duten jakin dute. 
 
Ikasleek zebrabideak nola zeharkatu behar dituzten, udaltzainen keinuek zer esan nahi duten eta seinaleen formak bereizten ere ikasi dute.
Primeran pasatu dute!
 
20230606 110604 1
 
20230607 113724 1
 
IMG 20230608 WA0008 1
 
IMG 20230608 WA0019 1
 

HHko ikasleak Ormazarreta Zalditegian izan dira

Ikasturtea bukatzeko, HHko ikasleak Ormazarreta Zalditegira egin dute txangoa.

Bertako animaliak ezagutu eta esperientzia polit bat bizitzeko aukera izan dute.

Hona hemen argazki galeria:

IMG 20230609 WA0002

IMG 20230609 WA0004

IMG 20230609 WA0005

IMG 20230609 WA0003

USE (Selektibitatea) amaitu dute Haztegi Ikastolako ikasleek

Ikasturtea bukatu da gehienentzat, eta Batxilergo 2.mailako ikasleentzat gure Ikastolan egindako ibilbidea.
Gaur USE, Selektbitatea delako frogak amaitu dituzte. Ikastolaren izenean eta irakasleen aldetik gure zorionik beroena eman nahi diegu egindako lanarengatik.
Gurekin urte askotan egon ondoren orain bere ibilbide pertsonalari ekingo diote. Bakoitzak bere aukera, bere ilusioa bideratzea espero dugu.
 
Izan zoriontsu!!
PHOTO 2023 06 09 11 21 33

Kongoko Konfliktorako Kanpaina - DBH 3

DBH3ko ikasleak gara eta hiruhileko honetan, Alboan GKE-rekin batera egiten ari garen kanpainari buruz hitz egiteko idazten dizuegu. 

Kongon, Afrikan, arazo larri bat daukate: koltanaren legez kanpoko merkataritza. Munduko koltanaren %80a Kongon dago, eta garapen bidean dagoen herrialde hau talde armatuek kontrolatzen dute. Mineral hau lortzen dutenek lan baldintza oso txarrak dituzte eta urtero 4 milioi pertsona hiltzen dira horregatik. 

Nahiz eta guk Kongoko gobernuarekin harremanik ez izan, arazoaren zati bat gara. Izan ere, koltana gure gailu elektroniko guztietan dago, eta birziklatu ordez, zakarrontzietara botatzen ditugu. 

Arazo honen aurrean, Alboan-ekin batera, zuen mugikorrak berrerabiltzera bultzatzen zaituztegu. Horretarako, ekainean zehar idazkaritzan aurkitu ahal izango duzue mugikorrak jasotzeko kaxa .

Zuen laguntza espero dugu.

http://www.alboan.org/es

KONGOKO GATAZKA - IDATZIA

image 1

Poster CongoEU 1

Poster Congo photos

Ikastola Eguna 2023 - Eskerrik asko! [Irudi Galeria Ikusgai]

ESKER ONEKOAK GARA!

Eguraldiak lagunduta, ekin diogu 2023ko Ikastola eguna festari eta merezi genuen bezala ospatu ahal izan dugu. Beste behin, egun borobila ospatzeko aukera izan dugu. Orain eskerrak ematea dagokigu!

Eskerrak gure ikasle guztiei egun honetan ere erantzuten jakin duzuelako. Protagonistak zuek zarete eta zuekin eta zuentzat ari gara.

Eskerrak baita ere Legazpiko Erraldoi Konpartsari gure festa eguna alaitzeagatik! 

Eskerrak ikastolako familia guztiei. Ikasturte luze honetan egindako elkarlanaren emaitza da egun hau eta batetik eta bestetik denok lagundu duzue.

Eskerrak txoko solidariorako materiala (bizkotxoak, bitxiak…) ekarri duzuen guztioi. Gu baino okerrago daudenak ere gogoan izan behar ditugu: elkartasuna da gure ezaugarrietako bat.

Eskerrak udalari materiala uzteagatik! Eskerrak mahaiak eta aulkiak jarri eta kentzen aritu zareten guztioi. Jartzea gutxi ez eta dena bukatutakoan azken ahalegina ere egin duzuelako.

Eskerrak elkarrekin afaltzen elkartu garen guztioi. Giro ezin hobea sortu dugu denok batera. Urrunetik entzungo ziren gure kantu eta algarak.

Eskerrak bertaratu zareten guztioi. Eta bertaratu ezinik geratu zaretenoi ere bai. Pozgarria izan da, auzolanean eta festa giroan elkartzea.

Datorren urtera arte, ESKERRIK ASKO!

07b59e40 7c72 417d a9ef 6910e970acf5

5253b618 8bd6 4b11 a6b8 a3f8aae2f8b6

5344af9e ddf1 404e aa91 92f1e51d3c61

2a0a80d5 66e4 44b2 89bf 793551856109

4b2d200f 724f 492b 93d3 de838d6e61cf

5671b547 de5e 4e1b a761 d7dd3b7bb0ea

Ikastola Eguna 2023 - Errifen Zozketa (Zenbaki Saridunak)

IKASTOLA EGUNEKO ERRIFEN ZOZKETA
Ostiralean, ikastola eguneko errifen zozketa egin genuen. Jarraian, zenbaki saridunak dituzue ikusgai:
 
? 1. SARIA: 1904
? 2. SARIA: 6747
 
Saridunak ikastolako idazkaritzara gerturatu daitezela.
Mila esker! 

Ikastola Eguna 2023 - Ekainak 2, ostirala

Gaur, ekainak 2, ostirala, Ikastola eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan.

Egun honen helburu nagusia ikasle, guraso eta irakasleok elkarrekin jai giroan ondo pasatzea da, gure komunitatea indartuz. Egitarau polita osatu da eta eskerrak eman nahi dizkizuegu txoko edo antolakuntza lanetan laguntzeko izena eman duzuen guztioi.

Ekintzen artean hainbat txoko antolatu dira, hona hemen, prestatu dugun egitaraua!

IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 2023

IKASTOLA EGUNA HAZTEGI IKASTOLA 2023 1

Gogoratu, afariko mahaien eta aulkien muntaiarako ere zuen laguntza beharko dugu. Muntaia arratsaldeko 18:30ean hasiko litzateke.

ANIMA ZAITEZTE! 

Lasterketa solidarioa - Ekarpen ekonomikoa errefuxiatuen hezkuntzara bideratuko dugu

Maiatzaren 25ean Lasterketa solidarioa ospatu genuen Haztegi ikastolan, orain urte batzuk ekindako bideari jarraipena eman asmoz.

Ikasleek korrika eginez adierazi zuten ekimenaren aldeko euren konpromezua eta ahalegina.  Era berean, Maiatzaren 22tik 24ra, lasterketa aurretik, ikasle bakoitzak kaxa solidarioan bere ekarpena egiteko aukera izan zuen (borondatea)

Bildutako dirua Hotz Legazpirentzako izan da eta lasterketa solidarioan lortutako ekarpen ekonomikoa pertsona errefuxiatuen hezkuntza eremuan eragiteko erabiliko du. 

Elkarrekin lanean jarraituko dugu.

Mila esker parte hartzaile guztiei!

80ccc0f7 bf92 4000 8d68 8213c37aefee