Euskaraldia. Ipuin Lehiaketa.

LEGAZPIKO  EUSKARALDIAK

Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa antolatu du

OINARRIAK

  1. Zure Nortasun Agiriren batean Legazpi hitza agertu behar da.
  2. Adina: ipuingintzarako adinik ez dago.
  3. Ipuina eskuz idatzi behar duzu.
  4. Gehienez, hamaika lerro idatzi ahal dituzu. Hori bai, lerroak ez du ez gehieneko ez gutxieneko hitz kopururik.
  5. Edozein euskarri erabil dezakezu idazteko: orri zuri bat, koaderno orri bat, postal bat, kartoi zati bat, egur zati bat,…..
  6. Gaia: “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”
  7. Noiz eta non entregatu: ipuina azaroaren 16tik 22ra bitartean entregatu behar diguzu. Horretarako, Euskaraldiaren Ontzia egongo da Kale Nagusiko Euskaraldiaren plazan (Elizondokoan) eta bertan jasoko ditugu ipuinak.
  8. Goitizena eta kontakturako telefonoa idatzi behar dituzu ipuinaren euskarri berean (11 lerroetatik kanpo). Ez idatzi zure izen-abizenik.
  9. Kategoriak: Lehiaketak hiru kategoria ditu:
  • 1. kategoria, haurrena: 2007 baino beranduago jaiotakoentzat
  • 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
  • 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat
  1. Sariak: Euskararen Nazioarteko Egunean jakinaraziko ditugu irabazleak, sari-banatze ekitaldian bertan. Hiru sari izango ditugu, kategoria bakoitzerako bana:
  • 1. kategorian 50 €-ko erosketa-bonoa
  • 2. kategorian 100 €-ko erosketa-bonoa
  • 3. kategorian 200 €-ko erosketa-bonoa
  1. Zer baloratuko dugu? Batez ere, sormena eta originaltasuna baloratuko ditugu.