Eskola materiala erosteko laguntza

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira Legazpiko udalak kaleratu dituen eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntzen oinarriak.

Familiei prestatu dugun albisteaOhiko galderak izeneko dokumentua eta laguntza horiei buruzko prozedura-fitxa eskuragarri duzue. Laburbilduta, aurten, premia handiena duten familiei laguntzeko,kopuru handiagoko laguntza berriak gehitu zaizkie lehendik zeuden laguntzei, familia-unitatearen diru-sarreren 2 tarte berrien arabera.

 Horrela, 100, 70 edo 80 euroko eskola-materiala erosteko aurreko urteko laguntzei 140 euro edo 100 euro arteko laguntzak gehitu dira seme-alaba bakoitzekoekipo informatikoak erosteko,150, 100 edo 125 euroko aurreko laguntzei 350 euro edo 200 euro arteko laguntza berriak gehitu dira familiako.

Familia-unitatearen diru-sarreren araberako tarte berrietan, honako familiak hartuko dira kontuan: Diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko muga gainditzen ez duten familiak, hau da, 12.100 euro (1. tartea); eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 175 gainditzen ez duten familiak,hau da, 19.950 euro edo 29.950 euro familia ugarien kasuan (2. tartea).

Eta bada beste nobedade bat, familientzat onuragarria izango dena; izan ere, aurten lau hilabetera luzatu da materiala erosteko epea. Horrela, uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira. Gogoan izan eskola-materiala Legazpiko dendetan erosiko dela, eta ekipo informatikoak udalerritik kanpo, baina Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan.

 Eskaerak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Familiei dei egiten diegu eskaerak Egoitza Elektronikoaren bidez egin ditzaten.  Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du, eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira. Behar bezala betetako eskabide-ereduarekin batera, fakturak aurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean, erositako produktuak argi eta zehatz adierazita. Aurten ez da beharrezkoa izango familia-unitatearen errenta-aitorpena aurkeztea, baina udalari kontsulta hori egiteko baimena eman beharko zaio.