50 urte 50 tontor eta bazter Kenian

Haztegi ikastola sortu zeneko mende erdia ospatzen aritu garen ikasturte honetan hainbat eta hainbat ekitaldi egin baditugu ere, bereziki bat oso maitea dugu, 50 urte, 50 tontor eta bazter izenekoa, hain zuzen ere. Haztegi Ikastola irudikatzen duen arbola Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo erakustea izan du helburu, baina urrunera iritsa da Haztegiren arrastoa; nora eta Keniara! Amaia Madina Campak Afrikara eraman ditu Haztegiko kamixetak, baita hango umeek gustora asko jantzi ere. Osasunarekin urratu ditzatela.

Uda ona pasa! :)