KMK 2018 . Ekarpenak.

Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu zen.

Kilometroetako kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti ziren atzokoan. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren alde honako kontu korronteetan:
3008 0158 3336 2854 4227 (Rural Kutxa)
2095 5001 0091 1732 2404 (Kutxabank)
3035 0027 7602 7005 3696 (Laboral Kutxa)