Jaiotzaren inguruko oharra

OHARRA:
Ikastolan hain ezaguna dugun Jaiotzaren inguruan bi konturekin gatoz oraingoan.
Batetik, Jaiotza egin ahal izateko izarak eta egunkari zaharrak behar ditu urtean zehar horretan aritzen den taldeak. Etxean ditugunak ikastolara bidaltzeko eskatzen digute.
Bestetik, Jaiotza muntatzen hasteko materiala mugitu behar da eta laguntzaileak behar dira. Datorren larunbatean, hilak 9 goizeko 09:30ean bilduko dira ikastolako aretoan. Lana 2 edo 3 ordukoa izango dela aurreikusten da. Laguntzeko moduan bazaudete, gerturatu zaitezke!
Besterik gabe agurtzen zaitu,

 

Zuzendaritza