Antzerkia euskaraz Legazpin. 7ak bat.

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? ATX Teatroak “7ak bat” antzezlanean azalduko du.

Martxoaren 23an, larunbata, 20:00etan Latxartegi Aretoan.

Martxoaren 23an, larunbata, ATX Teatroak konpainia euskaldunak sortutako “7ak bat” antzezlana izango dugu Latxartegi Aretoan, 20:00etan. 

7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak, Zazpi pekatu kapitalen inguruko komedia

    Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

    2018an 200 urte bete dituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta beste kulturetako beste hainbat hartu eta guztiekin  gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa…

    Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

Antzezleak: Mirian K. Martxante - Estibaliz Villa - Aiora Sedano.

Sarrerak ohi bezala, 19:00etan jarriko dira salgai lehiatilan, 10€tan arruntak eta 5€tan 18 urtez beherakoentzat edo Gazte Txartela dutenentzat.