Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa. Saria Haztegin.

    

  

 

Martxoaren 28an ospatu zen Zumarragako Zelaiaristi zine-aretoan 2019 urteari dagokion Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketa. Goierri inguruko hainbat ikastetxetako ikasleek parte hartu zuten, baita gure Ikastolakoek ere. LH3tik DBHO2 bitarteko ikasleek parte hartu zuten kategoria desberdinetan, eta horren araberako sariak banatu zituzten Bertsolaritza Elkartekoek.

 

 Haztegi Ikastolaren partaidetza jendetsua izan zen, 71 ikaslek hartu baitzuen parte. Sariren bat ere ekarri genuen bueltan, DBH3 eta DBHO2 adin tarteari dagokion mailan Antton Iraetak bigarren saria irabazi baitzuen. Goiz ederra pasatu genuen behinik behin, eta horrek ere asko balio du.