Udal Liburutegia. Liburuak on-line

Legazpiko liburutegitik baliabide baten berri eman digute.

Bizi ditugun egun hauetan, oso baliagarria dela deritzot zuon ikasleentzat (eta baita ere zuen zentroko langile ororentzat noski).

Ikasleak eta langileak ere batzuk, etxetik ikasten/irakasten dabitzela kontutan izanda, irakurgaiak online eskura duzutela esan nahi dizuet , legalki eta doainik.

Baliabide hori eLiburutegia da.: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Baliabide honetan, liburuak online daude, Jaurlaritzako Kultura Sailak, Euskadiko liburutegiekin lankidetzan osatutako bilduma batean.

Liburuak berriak eta ez hain berriak daude. Euskeraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan ere bai.

Liburu horiek deskargatu egiten dira. Ordenadore batera jeitsi eta bertan edo tabletean, smartphonean edo liburu elektroniko batean irakurtzeko. 21 eguneko epe batean irakurri behar dituzte, liburutegi fisikoetan egiten den lez, liburuaren mailegua ahalbidetzen bait du baliabide honek.

 

Legazpiko liburutegiak,  Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen kide den einean, baliabide honetara sarrera eskeini nahi dizue. 

Lotura honetan adibidez, haur eta gazte literatura zein obra dauden ikus ditzazkezue: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/buscar?materia=27