UROLA GARAIA

Urola Garaia

header-img

 

COVID-19

Posted on Abril 1st, 2020 by urola

coronavirus

Egoera honen aurrean eta erakunde ofizialek hartutako neurriei jarraituz, eskualdeko Turismo Bulegoa itxita egongo da bestelako jakinarazpenik izan arte. Hala ere, beti, baina orain inoiz baino gehiago, Turismo sailetik lanean jarraituko dugu edozein albisteren berri emateko. Erakunde nagusiekin batera ari gara lanean, egoera honek ekarriko dituen ondorioak lehenbailehen baretzeko eta gure eskualdeko turismoak goraldian jarraitzeko

Gehiago irakurri


 

 

 

Argazki lehiaketara aurkezteko epea atzeratu da

Posted on Marzo 25th, 2020 by urola

Argazki lehiaketa atzeratuta

Egoera dela eta, Argazki Lehiaketara aurkezteko epea atzeratu egiten da. Hala ere, zuen argazkiak bidaltzen jarrai dezakezue oinarrietan ezartzen denarekin: hemen Aurrerago, egoera hobetzen denean, jakinaraziko dizuegu argazkiak aurkezteko epe berria. Barkatu eragozpenak.


 

Igartubeitiko familiak sarean

Posted on Marzo 31st, 2020 by urola

igartubeiti familian

Egun hauei aurre egiteko, etxeak sorkuntza gune bihurtzea eta museoak etxeetara hurbiltzea proposatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoek. Hala, Igartubeiti Baserri Museoak (www.igartubeiti.eus), Areago kontakizun liburuxkaren “Azenario bete misterio” ipuinean oinarrituta, hainbat jarduera egingo ditu. Helburua, parte-hartzaile bakoitzak bere liburuxka sortzea izango da, marrazkiak eginez eta baita tartean proposatuko dituzten ekintzak aurrera eramanez ere. Komunikazioa

Gehiago irakurri


 

 

#Iparragirrechallenge- Iparragirre 2020

Posted on Marzo 31st, 2020 by urola

WhatsApp Image 2020-03-31 at 14.33.44

Iparragirre2020 proiektuaren barruan, astero #Iparragirrechallenge ezberdin bat proposatzen da. Bigarren erronka, apirilaren lehen astean gauzatuko da, Iparragirreren marrazki bat eginez. Parte hartzeko: 1- @iparragirre2020 Instagram kontua jarraitu 2- Iparragirreren inguruko marrazki bat egin 3.- Marrazkia igo eta etiketatu iezaiezu Marrazki guztien artean Iparragirreren 2020ko poltsa bat zozkatuko dute igandean, hilak 5, 20:00etan. Zorte on!


 

Urola Garaia
Logo Explore San Sebastian Region
Uggasa
Uggasa
 

Ez baduzu buletina ondo ikusten, Zure nabigatzailean ikusi

Zure harpidetza bertan behera uzteko, Darse de baja / Harpidetza utzi