Euskaraldia. Ipuin Lehiaketa.
LEGAZPIKO EUSKARALDIAK
Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa antolatu du
OINARRIAK
- Zure Nortasun Agiriren batean Legazpi hitza agertu behar da.
- Adina: ipuingintzarako adinik ez dago.
- Ipuina eskuz idatzi behar duzu.
- Gehienez, hamaika lerro idatzi ahal dituzu. Hori bai, lerroak ez du ez gehieneko ez gutxieneko hitz kopururik.
- Edozein euskarri erabil dezakezu idazteko: orri zuri bat, koaderno orri bat, postal bat, kartoi zati bat, egur zati bat,…..
- Gaia: “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”
- Noiz eta non entregatu: ipuina azaroaren 16tik 22ra bitartean entregatu behar diguzu. Horretarako, Euskaraldiaren Ontzia egongo da Kale Nagusiko Euskaraldiaren plazan (Elizondokoan) eta bertan jasoko ditugu ipuinak.
- Goitizena eta kontakturako telefonoa idatzi behar dituzu ipuinaren euskarri berean (11 lerroetatik kanpo). Ez idatzi zure izen-abizenik.
- Kategoriak: Lehiaketak hiru kategoria ditu:
- 1. kategoria, haurrena: 2007 baino beranduago jaiotakoentzat
- 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
- 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat
- Sariak: Euskararen Nazioarteko Egunean jakinaraziko ditugu irabazleak, sari-banatze ekitaldian bertan. Hiru sari izango ditugu, kategoria bakoitzerako bana:
- 1. kategorian 50 €-ko erosketa-bonoa
- 2. kategorian 100 €-ko erosketa-bonoa
- 3. kategorian 200 €-ko erosketa-bonoa
- Zer baloratuko dugu? Batez ere, sormena eta originaltasuna baloratuko ditugu.