Familian eta naturan planak Kutxa Ekogunean

 

  

Berriak, jarduerak, proiektuak, elkartasuna...

Noticias, actividades, proyectos, solidaridad...

2021/03/18
 

Familian eta naturan planak Kutxa Ekogunean

Ekoparkeaz eta naturaz familian gozatzeko hainbat plan proposatzen ditu Kutxa Ekoguneak. Belaze batean Land Art-en esperientzia kolektiboan parte hartzea; Ostadarraren Nazioarteko Eguna kantatuz eta dantzatuz ospatzea; zure didgeridooa eraikitzea eta jotzea; familiarekin yoga eginez une lasai batez gozatzea; landare eta algekin nola estanpatu ezagutzea; eta/edo bizikleta gainean artilea kardatzen ikastea. Naturarekin adiskidetu!

Planes en familia y en plena naturaleza en Kutxa Ekogunea

Kutxa Ekogunea propone varios planes para disfrutar del ecoparque y de la naturaleza en familia. Participar en una experiencia de Land Art colectiva en las campas; celebrar el Día Internacional del Arco Iris cantando y bailando; construir tu propio didgeridoo y hacerlo sonar; disfrutar de un momento tranquilo haciendo yoga con tu familia; descubrir cómo puedes estampar con plantas y algas; y/o aprender a cardar la lana montada encima de una bicicleta. ¡Reconecta con la naturaleza!

Gehiago irakurri Leer más  

 

Aste Santuan, zientzia eta dibertsioa Eureka!-n

Aste Santuko oporrak iristear dira. Eureka! Zientzia Museoak udaleku-programa bizia prestatu du, berrikuntzaz, jarduerez, zientzia eta teknologiaz, dibertsioz eta segurtasun-protokolo zorrotzez betea. Zientzia Txoko tradizionala, aurten berrikuntza gisa, ingelesez ere, Sciencie Txokoa, 4 eta 10 urte bitarteko zientzialari txikientzat. Eta, jakina, ezin dira falta Udaleku Teknologikoak (8-13 urte) eta Mission X astronauta-udalekuak (8-12 urte).

En Semana Santa, ciencia y diversión en Eureka!

Las vacaciones de Semana Santa están a la vuelta de la esquina. Eureka! Zientzia Museoa ha preparado un intenso programa de colonias, repleto de novedades, de actividades, de ciencia y tecnología, de diversión, y con un estricto protocolo de seguridad. El tradicional Zientzia Txoko, este año como novedad también en inglés, Sciencie Txoko, para pequeños científicos y científicas de entre 4 y 10 años. Y por supuesto, no podían faltar las Colonias Tecnológicas (8-13 años) y las Colonias de astronautas Mission X (8-12 años).

Gehiago irakurri Leer más  

 

Gaur jazza eta bihar dantza garaikidea Kutxa Kultur-en

Kutxa Kultur Plazako jarduerak ez du etenik. Gaur, osteguna, jazzaren zaleek beste kontzertu bat entzuteko aukera izango dute. Oraingo honetan, Nacho Soto Hirukotearen emanaldia izango da, bateriaz, kontrabaxuz eta pianoz osatua. Eta bihar, ostirala, LABO GO31, Dolma Jover-ek eta Emilio Manzanok Cachucha Not Just a Spanish Dance ikuskizuna eskainiko digute. Proposamen eszeniko honen bidez, La Cachucha, XVIII. mendeko Andaluziako herri-dantzaren ondare artistiko eta dokumentala ezagutarazi eta zabaldu nahi dute.

Hoy jazz y mañana danza contemporánea en Kutxa Kultur

La actividad en Kutxa Kultur Plaza no cesa. Hoy jueves, las personas aficionadas al jazz podrán disfrutar de un nuevo concierto, en esta ocasión a cargo del Trío Nacho Soto compuesto por batería, contrabajo y piano. Y mañana, viernes, LABO GO31, un espectáculo en el que Dolma Jover y Emilio Manzano nos ofrecerán Cachucha Not Just a Spanish Dance, una propuesta escénica para dar a conocer el legado artístico y documental de la danza de la cachucha, baile popular ubicado en Andalucía en el siglo XVIII.

Gehiago irakurri Leer más  

 

Igor Paskual, larunbatean Kutxa Kultur-en

Igor Paskual (Donostia, 1975) musikaria, konpositorea, abeslaria, gitarra jolea eta produktorea da, eta rock and rolla du bizitza-filosofia. Loquillo y los Trogloditas-en kolaboratzaile izan zen, eta bira askotan parte hartu du, hitzaldiak eman ditu, irakaslea izan da, liburuak idatzi ditu eta SER irrati katearekin kolaboratzen du. Bakarka, hiru disko grabatu ditu: Equilibrio InestableTierra firme, eta La Pasión según Igor Paskual. Larunbatean Kutxa Kultur-en arituko da. Berak dioenez, “kontatu eta kantatzera etorriko da”.

Igor Paskual, el sábado en Kutxa Kultur

Igor Paskual (San Sebastián, 1975) es músico, compositor, cantante, guitarrista, productor, que tiene el rock and roll como filosofía de vida. Fue colaborador de Loquillo y los Trogloditas, y ha participado en numerosas giras, ha impartido charlas, ha sido profesor, ha escrito libros y colabora en la cadena SER. En solitario ha grabado tres discos, Equilibrio InestableTierra firme, y La Pasión según Igor Paskual. El sábado actuará en Kutxa Kultur. Como él mismo dice, “viene a contarnos y a cantarnos”.

Gehiago irakurri Leer más  

 

Bisita gidatuak erakusketa aretoetara

Bai Kubo Kutxa aretoak, bai Tabakalerako Kutxa Kultur Arteguneak, asteburuetan bisita gidatuak eskaintzen dituzte erakusketetara. Lehenbizikoan, Marina Núñez Palentziako artistaren Azalik gabe erakusketarako bisitak larunbatetan izaten dira; bigarrengoan, Black Light -Margaret Watkins argazkilaritzaren dama handiari omenaldia egiten dion erakusketara-, igandeetan. Bisitak doakoak dira, 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz. Ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Visitas guiadas a las salas de exposiciones

Tanto la sala Kubo Kutxa como el espacio Kutxa Kultur Artegunea, en Tabakalera, ofrecen los fines de semana visitas guiadas a las muestras que exhiben. En la primera, las visitas a la exposición Sin piel de la palentina Marina Núñez son los sábados; en la segunda, a la exposición Black Light -un homenaje a Margaret Watkins, una gran dama de la fotografía-, los domingos. Las visitas son gratuitas, a las 17.30 en euskera y a las 18.30 en castellano. Es imprescindible reservar previamente.

Kutxa Kultur Artegunea Kubo Kutxa  

 

Urpean igeri egiten zabor artean

Datorren asteartean, Luis Martínez Artolak Kutxa Kultur-en Urpean igeri egiten zabor artean hitzaldia emango du, Catalina de Erauso Arte Elkarteak sustatua. Lehenik eta behin, Hondar 2050 proiektatuko da, Cesare Maglioniren dokumentala, Euskadiko kostaldeko itsas zaborraren arazoari buruzkoa. Ondoren, urpekari-esperientzia azalduko du lehen pertsonan. Hitzaldia doakoa da, aldez aurretik nahitaez izena emanda.

Buceando entre basura

El próximo martes Luis Martínez Artola impartirá en Kutxa Kultur la conferencia Buceando entre basura, promovida por el club de Arte Catalina de Erauso. En primer lugar, se proyectará Hondar 2050, documental de Cesare Maglioni sobre el problema de la basura marina en la costa de Euskadi; a continuación, transmitirá en primera persona su experiencia como buceador. La conferencia es gratuita, con inscripción previa obligatoria.

Gehiago irakurri Leer más  

Harremanetarako

Contacto

Paseo de Mikeletegi, 79
(Torres de Arbide)
20009 Donostia / San Sebastián
T. 943 251 900
Ekutxa@kutxa.eus
www.kutxa.eus
Mota honetako informaziorik jaso nahi ez baduzu, hemen eten dezakezu harpidetza.

Datu hauen sartzea, zentzea, ezabatzea, mugatzea, aurka egitea, baliogabetzea eta eramangarritasun eskubideak erabili ahal izango ditu, gaur egungo Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legearerekin bat etorriz, ohiko posta bidez arduradunaren helbidera idatziz edo posta elektroniko bidez kutxa@kutxa.eus helbidera idatziz.

 
Si no desea recibir más información de este tipo, pueden darse de baja aquí.

La persona afectada puede ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión, oposición, limitación, portabilidad y revocación, conforme en la legislación vigente de Protección de Datos de Carácter Personal, mediante correo postal a la dirección del responsable o a través de correo electrónico kutxa@kutxa.eus