Bertso Lehiaketa Haztegi Ikatolan

BERTSO LEHIAKETA 🎙

Lehen aldiz antolatu du mailakako bertso lehiaketa Haztegi ikastolak. Helburua bertsogintza lantzea da, euskararen erabilera sustatzea eta literatur zaletasuna bultzatzea.

Lehiaketa martxoaren 9an egin zen eta azpimarratzekoa da ikasleen artean piztu duen interesa. Horren lekuko da izandako partaidetza handia. Ondorengo gai hauen inguruan aritu dira "bertsolariak":

- Lehen eta bigarren kategorian: Ohiko moduan, gosariko azken mokadutxoa ahoan, ikastolara abiatu zara lanerako gogo zipitzik gabe. Igogailuan sartu eta egundoko ezustekoa hartu duzu.

- Hirugarren kategorian: Aspaldi zabailtza zalantza batekin: zer ote da zoriona? Otu zaizu amonari galdetzea, hark jakingo baitu horren gainean zeozer. Zer erantzun dizu amonak?

Mariaje Telleria, Sorkunde Uzkudun eta Aitor Gurrutxagak osatutako epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera baloratu dira lanak eta kategoriakako sariak martxoaren 25ean eman dira. Irabazleak Irune Azpeitia, Paul Beiter eta Gari Ugarte izan dira.

Ekitaldi honekin hasiera eman diogu ibilbide bati eta tinko eutsiko dio horrelakoekin Haztegi ikastolak euskara sustatzeko lanari.

Mila esker denei! 😉