KutxaBira Legazpin Bideoa

 

Igandean Legazpira iritsi zen  Kutxabira ekimena Legazpira. Argentinatik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatuko duen egurrezko kutxa izango da ekimen honetako protagonista. Martxoaren 20an eman zitzaion hasiera, Viedman (Argentina) eta maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea, Seguran. Jendea mugitu ordez, kutxa mugituko da herriz herri, eta horren bitartez, Euskal Herriko itzulia egitea lortu nahi dute antolatzaileek.  

Herri bakoitzak bideo bat egiteaz gain, aldarrikapen bat sartu beharko du kutxa barrura, eta horrekin batera, hurrengo herriari gonbidapen agurra idatzi. Herriz herriko aldarrikapenez gain, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestu bat ere izango du barnean, herri guztietan irakurriko dena. 

Iparra Hegoa elkarteak 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizten. Ekimen honen bitartez, pandemiaren ondorioz bizitako <galera sentimentalak> apaldu nahi dituzte: <Oztopoak oztopo, krisiak krisi eta estatuak estatu, guk ozen diogu: Bizi gira ... kutxa bira>. 

Aurrez esan bezala, igandean iritsi zen Legazpira. Ardanbidetako mugarrian(Lakiolan) 16:00etan hasi (Antzuolak bertan pasatuko baitu kutxa) eta 17:30etan Agirre Etxeberrin amaitu, ekitaldi batekin 

Ikastolari zegokion ibilbidea Elizondoko Loteria Administraziotik Latxartegiko zinera bitartekoa izan zen. 

Animatu zaretenoi, mila esker!