LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Jakingo duzuen bezela, gaur, maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako eguna da. Pertsona homosexual, bisexual, transexual, pansexual, asexual, nahiz intersexualen eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Historian zehar beti egon dira sexu bereko beste batzuek erakarri dituzten pertsonak. Badaude, neska baten gorputzarekin jaio arren, mutil direnak eta alderantziz.

Inork ez du bere sexu orientazioa aukeratzen. Hau da, gizonek edo emakumeek erakartzen gaituzte. Genero identitatea ere ez da aukeratzen, hau da, jaiotzen garen gorputza edozein dela ere mutil edo neska sentitzen garen ez dago gure esku.

Hala ere, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak edo gizartearen arabera desberdinak direnak diskriminatuak eta jazarriak izan dira, gaixotasun edo transtorno bat sufritzen zutela pentsatzen zelako.
-----------
Hori dela eta, maiatzaren 17, LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da.

Aniztasuna ospatzeko eta taldeko pertsonen eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Haztegi Ikastolak ere, bat egiten du egun honekin eta eskubide horiek bermatzeko konpromezua hartzen dugu.

Gero eta herrialde gehiagok kolektibo honetako pertsonak babesteko legeak sustatzen dituzte.


Gogoratu! Maitasunak ez du etiketarik, jarraitu dezagun denok batera gizarte hau aldatzen, eta gure eskubideak bermatzen!