Euskaraldia

Euskaraldia. Ipuin Lehiaketa.

LEGAZPIKO  EUSKARALDIAK

Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa antolatu du

OINARRIAK

  1. Zure Nortasun Agiriren batean Legazpi hitza agertu behar da.
  2. Adina: ipuingintzarako adinik ez dago.
  3. Ipuina eskuz idatzi behar duzu.
  4. Gehienez, hamaika lerro idatzi ahal dituzu. Hori bai, lerroak ez du ez gehieneko ez gutxieneko hitz kopururik.
  5. Edozein euskarri erabil dezakezu idazteko: orri zuri bat, koaderno orri bat, postal bat, kartoi zati bat, egur zati bat,…..
  6. Gaia: “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”
  7. Noiz eta non entregatu: ipuina azaroaren 16tik 22ra bitartean entregatu behar diguzu. Horretarako, Euskaraldiaren Ontzia egongo da Kale Nagusiko Euskaraldiaren plazan (Elizondokoan) eta bertan jasoko ditugu ipuinak.
  8. Goitizena eta kontakturako telefonoa idatzi behar dituzu ipuinaren euskarri berean (11 lerroetatik kanpo). Ez idatzi zure izen-abizenik.
  9. Kategoriak: Lehiaketak hiru kategoria ditu:
  • 1. kategoria, haurrena: 2007 baino beranduago jaiotakoentzat
  • 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
  • 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat
  1. Sariak: Euskararen Nazioarteko Egunean jakinaraziko ditugu irabazleak, sari-banatze ekitaldian bertan. Hiru sari izango ditugu, kategoria bakoitzerako bana:
  • 1. kategorian 50 €-ko erosketa-bonoa
  • 2. kategorian 100 €-ko erosketa-bonoa
  • 3. kategorian 200 €-ko erosketa-bonoa
  1. Zer baloratuko dugu? Batez ere, sormena eta originaltasuna baloratuko ditugu.

Euskararen Eguna 2018

EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAU OROKORRA

2018ko  abenduaren 3a,  astelehena

 

8:00etan DBH ETA DBHO: 

 

9:00etan  IKASTOLA OSOAN Ahoa bizi, Belarriak prest! abestia jarri megafoniaz seinale gisa.

       PREGOIA megafoniaz.

 Ahoa bizi, Belarriak prest! IRAKURRI ETA ABESTU!

 

ONDOREN:

HH- Argitxoren ipuin kontaketa eta jolasak

LH-  Marrazkiak margotu

 Euskararen neurketaren berri jaso

Jolasak eta Altxorraren bila

Hasierako abestia patioan dantzatu

Euskaraldia eta bertsoak

 

DBH-Hizkuntzarekin lotutako jolasak

Ginkana

 

DBHO-HH eta LHko ikasleekin antolatu dituzten jolasak aurrera eraman.

         Esku pilota txapelketa eta jolasak

EUSKARALDIA

Data: 
Errepikatu aste guztietan Monday bakoitzean eta Tuesday bakoitzean eta Wednesday bakoitzean eta Thursday bakoitzean eta Friday bakoitzean eta Saturday bakoitzean eta Sunday bakoitzean Al Abe 03 2018 arte.
Ostirala, 2018, Azaroa 23 (Egun osoa)
Larunbata, 2018, Azaroa 24 (Egun osoa)
Igandea, 2018, Azaroa 25 (Egun osoa)
Astelehena, 2018, Azaroa 26 (Egun osoa)
Asteartea, 2018, Azaroa 27 (Egun osoa)
Asteazkena, 2018, Azaroa 28 (Egun osoa)
Osteguna, 2018, Azaroa 29 (Egun osoa)
Ostirala, 2018, Azaroa 30 (Egun osoa)
Larunbata, 2018, Abendua 1 (Egun osoa)
Igandea, 2018, Abendua 2 (Egun osoa)
Astelehena, 2018, Abendua 3 (Egun osoa)

EUSKARALDIA Azaroaren 23tik Abenduaren 3raino

Euskaraldiaren txapen banaketa Legazpin

Data: 
Astelehena, 2018, Azaroa 19 - 17:30-tik 19:30-ra

Euskaraldia: legazpiarren txapen banaketa astelehenetik aurrera

Belarriprest eta Ahobizien txapak banatzen hasiko dira astelehenean, Agirre-Etxeberrin. Izena eman ez dutenek, oraindik ere, eman dezakete.

Euskaraldia Haztegin

 

                                            

| HAZTEGI IKASTOLA EUSKARALDIAREKIN BAT |

Ikastolako langileak eta DBHOko ikasleak Euskaraldian parte hartuko dugu.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

ANIMA ZAITEZTE!

 

Informazio osagarria:

Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da Euskaraldia ekimenaren lehenengo helburua. Hizkuntzaren normalizazioaren ardura pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, bestetik, 2019an, mota guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko neurriak hartzea izango da beste helburua. Aktibazioa hitzak martxan jartzea esan nahi du. Hizkuntzaren erabilerari lotutako kontzeptua da, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi delako.

 

Hamaika egun horietan, 16 urtetik gorako herritarrri proposamena egin zaie, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartzeko. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira (baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere). Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak. Antolaketan, beraz, auzo, herri zein eskualde ezberdinetako euskaltzale taldeak arituko gara, eta baita elkarte, enpresa zein erakunde ezberdinetakoak ere.

 

Euskaraldia: #nikizenaemandut

Euskaraldiaren aurkezpena Legazpin

Data: 
Osteguna, 2018, Iraila 20 - 19:30-tik 20:30-ra

EUSKARALDIA hamaikakoaren aurkezpena irailaren 20an, osteguna, izango da Elizondo parean.

EUSKARALDIA Aurkezpena Legazpin

Euskaraldia: Legazpiko Hamaikakoaren aurkezpena
Euskaraldia ekimenaren barnean, hainbat tokitan egin den bezala, Legazpin ere Hamaikakoa aurkeztuko da. Hamaika legazpiarrek Ahobizi edo Belarriprest izateko eta Euskaraldian parte hartzeko deia egingo dute bertan.
Noiz: irailaren 20an, 19:30ean
Non: Elizondo parean
Parte-hartzaileak:
    Antton Iraeta eta Jone Narbaiza aurkezleak
    Ane Urzelai eta Ane Arrizabalaga trikitilariak
    Malen Urbegain kantaria
    ZingiZango euskara elkartea
    Koldobike Olabide, Legazpiko Udalaren izenean
    Legazpiko Euskaraldia lantaldea
    Eta ekitaldian bertan ezagutaraziko ditugun hamaika herritarrak.

 

Honekin lotutako informazioa:
Ekimenaren aurkezpena Legazpin:
http://www.zingizango.eus/albisteak/aurkezpena-11-egun-euskaraz

Legazpiko batzordea martxan:
http://legazpi.euskaraldia.eus/legazpiko-batzordea-martxan/
http://www.zingizango.eus/albisteak/euskaraldia-legazpin-batzordea-martxan

RSS - Euskaraldia-era harpidetu