Legazpi
EUSKAL JOLASEN FESTA
Udalak Sorgintxuloren bidez antolatzen dituen Euskal Jolasen Festa, familian ekintzaren inguruko informazioa duzue hemen.
HH-4tik LH-4.mailara arteko seme-alaba dituzten familiei zuzentzen zaie.
Izenematea ere On-line egin beharko da, artxiboan duzuen albistean agertzen den loturaren bidez.
IPUIN KONTAKETA LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIAN
Urriaren 4an, ostirala, 3-5 urteko haurrentzat ipuin kontaketa izango da liburutegian.
Arratsaldeko 18,00etan izango da saioa eta Amaia Puin izango da kontalaria.
Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.
Aurten bultzada bat eman nahi diogu Legazpin MINTZALAGUN ekimenari eta dei berezia egin dugu datorren astearterako, urriak 1.
Prestatu den kartela atxikita doakizue eta udalaren web orrian informazio gehiago dago (euskaraz nahiz gaztelaniaz) ondorengo estekan:
- Euskaraz: https://www.legazpi.eus/bizi/euskara/mintzalaguna
- Gaztelaniaz: https://www.legazpi.eus/es/bizi-2/euskera/mintzalaguna
Anima zaitezte,
Zuzendaritza
Orriak
