Legazpi

Erreka eguna 2018

Data: 
Larunbata, 2018, Iraila 29 - 10:00-tik 13:00-ra

Iralaren 27ean, larunbatean, Erreka Eguna ospatuko da Legazpin, goizeko 10:00tik 13:00tara.

Erreka bazterrak garbituko dira apuntatzen diren guztion laguntzarekin.

Euskaraldiaren aurkezpena Legazpin

Data: 
Osteguna, 2018, Iraila 20 - 19:30-tik 20:30-ra

EUSKARALDIA hamaikakoaren aurkezpena irailaren 20an, osteguna, izango da Elizondo parean.

Euskaraldia: Legazpiko Hamaikakoaren aurkezpena
Euskaraldia ekimenaren barnean, hainbat tokitan egin den bezala, Legazpin ere Hamaikakoa aurkeztuko da. Hamaika legazpiarrek Ahobizi edo Belarriprest izateko eta Euskaraldian parte hartzeko deia egingo dute bertan.
Noiz: irailaren 20an, 19:30ean
Non: Elizondo parean
Parte-hartzaileak:
    Antton Iraeta eta Jone Narbaiza aurkezleak
    Ane Urzelai eta Ane Arrizabalaga trikitilariak
    Malen Urbegain kantaria
    ZingiZango euskara elkartea
    Koldobike Olabide, Legazpiko Udalaren izenean
    Legazpiko Euskaraldia lantaldea
    Eta ekitaldian bertan ezagutaraziko ditugun hamaika herritarrak.

 

Honekin lotutako informazioa:
Ekimenaren aurkezpena Legazpin:
http://www.zingizango.eus/albisteak/aurkezpena-11-egun-euskaraz

Legazpiko batzordea martxan:
http://legazpi.euskaraldia.eus/legazpiko-batzordea-martxan/
http://www.zingizango.eus/albisteak/euskaraldia-legazpin-batzordea-martxan

Agorreko Santikutzak direla eta Gaztetxoen III Bola Txapelketa izango da Irailaren 15ean, zapatua, goizeko 11:00etan.

KARTELA

Urtero bezala Legazpin ospatzen da Gipuzkoako artzain eguna.

Aukera paregabea artzaintza gustuko dugun guztiok bertan elkartuz, antzinatik datorren ogibidea plazaratu eta gainontzekoekin partekatzeko. Aipatzekoa da, tradizioari jarraituz, artzaintza bizirik mantentzeko eta inguruak zaintzeko gaur egun oraindik artzainek burutzen duten lana eta lanbide hau hasteko ilusioz dauden gazteen ausardia eta gogoa.

Izan ere, zailtasunak zailtasun, ardiekiko maitasuna sentitzen duenarentzat ez dago artzaintzatik bizitzea baino gauza ederragorik, lanbide soiletik haratago bizitzeko modu bat baita, barru barrutik sentitzen den zerbait.  

ONDO PASA

Udako irakurketa gomendioak: Biblioporrak 2018

Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2018” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

Guía deskargatzeko, lotura honetara luzatu.

Beste urte batzuetako gidak ikusi nahi baduzu, beste lotura honetara jo.

 

 

Gosearen aurkako lasterketa arrakasta haundiz burutu zuten Haztegi Ikastolako ikasleak.

Hona lan guzti horren emaitza: EUS  CAS

    

 

 

Oilar Jokoa Legazpin

Data: 
Osteguna, 2018, Ekaina 7 - 19:00

Ekainaren 7an, urtero bezala, Oilar Jokoa izango da Euskalerria Plazan arratsaldeko 19:00tan

Orriak

RSS - Legazpi-era harpidetu