Berria

Ikastolako Material berriaren salmenta

Dagoeneko izango duzue Haztegi ikastolaren irudi-aldaketaren berri.

Irudia logo batean erakusten da; eta logo hori, laster eskuratu ahal izango dugu hainbat materialetan. Material berri hori zuen eskura jarri dugu herrian zehar gure presentzia areagotu nahian.

Horretarako kamisetak, motxilak eta tote bag poltsak sortu ditugu. Horiek eskuratzeko hiru aukera izango dugu ondoren zehazten den leku eta orduetan:

       EKAINAK 4 | 17:00 - 20:00 (HAZTEGI IKASTOLAN)

       EKAINAK 12 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

       EKAINAK 19 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

Hauek dira, berriz, erabiliko ditugun prezioak:

 Haurren kamisetak: 12€  Helduen kamisetak: 15€  Motxilak eta Tote bag poltsak: 8€
 

Berrikuntzaren lehen pausua dugu hau.

Bete dezagun herria Haztegiz!

Ikasle berriari harrera Haztegi Ikastolan

Gaurkoan ikasle berri bat etorri zaigu DBH1era eta egin dioten harrera argazki eta testuarekin bidaltzen dizuegu webean edo faceboken jarri ahal izateko:

 

Harrera beroa jaso du DBH1era Marokotik iritsi berri den Sara Sadiq ikasleak. Erronkaz beteriko ibilbidea du aurretik eta laguntzeko bidelagun bikainak!

RSS - Berria-era harpidetu