2021

Haztegi Ikastola Eguna.

HAZTEGI IKASTOLAKO EGUNA EKAINAREN 4AN

Kaixo!

Ia konturatu gabe ari gara iristen ikasturte bukaerara. Nork esango zigun horrelako urtea pasa behar genuela? Zailtasun guztiei aurre eginda iritsi gara ekainera eta, urtero bezala, hemen dugu ate joka Ikastola eguna.

Ezin izango dugu nahi bezala ospatu; baina, ekitaldi xume bat behintzat zor diogu. Gorde egingo dugu ospakizuna datorren urterako.

Aurretik adierazi genuen bezala, berrikuntzarekin lotu nahi dugu une hau. Gizarteak aurrera egiten du eta guk ere aurrera egin nahi dugu. Horren erakusgarri da Ikastola egunean aurkeztu nahi dugun Haztegiren irudi berria: Legazpi, pertsonak, aurrerako mugimendua, ibilbidea… Horiek izan dira, dira eta izango dira Haztegiren adierazgarriak: erronkak, hobekuntzak, nahiak… eta, hitz batean, egiten dugun horretan jartzen dugun pasioa.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia eta 20:00ak arte iraungo du. Hainbat ekintza izango ditugu logo berriaren aurkezpenarekin batera: aurreskua, dantzariak, gorputz perkusioa… eta ondoren Ikastolako material berriaren salmentari ekingo diogu (kamisetak, tote bag poltsak, motxilak).

Egun horretan ere elkarrekin egon nahi dugu. Gonbidatuta zaudete zuen etxera! 😉

Help for Congo proiektua.

HAZTEGI Ikastolako DBH3ko ikasleek elkartasun kanpaina  

antolatu dute ALBOAN ONGrako .

Ikus PROIEKTUA

 

Ikastolako Material berriaren salmenta

Dagoeneko izango duzue Haztegi ikastolaren irudi-aldaketaren berri.

Irudia logo batean erakusten da; eta logo hori, laster eskuratu ahal izango dugu hainbat materialetan. Material berri hori zuen eskura jarri dugu herrian zehar gure presentzia areagotu nahian.

Horretarako kamisetak, motxilak eta tote bag poltsak sortu ditugu. Horiek eskuratzeko hiru aukera izango dugu ondoren zehazten den leku eta orduetan:

       EKAINAK 4 | 17:00 - 20:00 (HAZTEGI IKASTOLAN)

       EKAINAK 12 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

       EKAINAK 19 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

Hauek dira, berriz, erabiliko ditugun prezioak:

 Haurren kamisetak: 12€  Helduen kamisetak: 15€  Motxilak eta Tote bag poltsak: 8€
 

Berrikuntzaren lehen pausua dugu hau.

Bete dezagun herria Haztegiz!

LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna

Jakingo duzuen bezela, gaur, maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako eguna da. Pertsona homosexual, bisexual, transexual, pansexual, asexual, nahiz intersexualen eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Historian zehar beti egon dira sexu bereko beste batzuek erakarri dituzten pertsonak. Badaude, neska baten gorputzarekin jaio arren, mutil direnak eta alderantziz.

Inork ez du bere sexu orientazioa aukeratzen. Hau da, gizonek edo emakumeek erakartzen gaituzte. Genero identitatea ere ez da aukeratzen, hau da, jaiotzen garen gorputza edozein dela ere mutil edo neska sentitzen garen ez dago gure esku.

Hala ere, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak edo gizartearen arabera desberdinak direnak diskriminatuak eta jazarriak izan dira, gaixotasun edo transtorno bat sufritzen zutela pentsatzen zelako.
-----------
Hori dela eta, maiatzaren 17, LGTBIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Eguna da.

Aniztasuna ospatzeko eta taldeko pertsonen eskubideak aldarrikatzeko eguna.

Haztegi Ikastolak ere, bat egiten du egun honekin eta eskubide horiek bermatzeko konpromezua hartzen dugu.

Gero eta herrialde gehiagok kolektibo honetako pertsonak babesteko legeak sustatzen dituzte.


Gogoratu! Maitasunak ez du etiketarik, jarraitu dezagun denok batera gizarte hau aldatzen, eta gure eskubideak bermatzen!

Bertso Lehiaketa Haztegi Ikatolan

BERTSO LEHIAKETA 🎙

Lehen aldiz antolatu du mailakako bertso lehiaketa Haztegi ikastolak. Helburua bertsogintza lantzea da, euskararen erabilera sustatzea eta literatur zaletasuna bultzatzea.

Lehiaketa martxoaren 9an egin zen eta azpimarratzekoa da ikasleen artean piztu duen interesa. Horren lekuko da izandako partaidetza handia. Ondorengo gai hauen inguruan aritu dira "bertsolariak":

- Lehen eta bigarren kategorian: Ohiko moduan, gosariko azken mokadutxoa ahoan, ikastolara abiatu zara lanerako gogo zipitzik gabe. Igogailuan sartu eta egundoko ezustekoa hartu duzu.

- Hirugarren kategorian: Aspaldi zabailtza zalantza batekin: zer ote da zoriona? Otu zaizu amonari galdetzea, hark jakingo baitu horren gainean zeozer. Zer erantzun dizu amonak?

Mariaje Telleria, Sorkunde Uzkudun eta Aitor Gurrutxagak osatutako epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera baloratu dira lanak eta kategoriakako sariak martxoaren 25ean eman dira. Irabazleak Irune Azpeitia, Paul Beiter eta Gari Ugarte izan dira.

Ekitaldi honekin hasiera eman diogu ibilbide bati eta tinko eutsiko dio horrelakoekin Haztegi ikastolak euskara sustatzeko lanari.

Mila esker denei! 😉

 

 

 

 

 

Haur Zinema Legazpin.

Otsailan, Legazpin emango diren haur filmak:

EGITARAUA 

Martxoa Kultur Agenda 2021

                    

Martxoko Kultur Agenda

Agenda Cultural de Marzo

 

Inauteri bideoak

Orriak

RSS - 2021-era harpidetu