Gazteak

BEAT_eroak Legazpin

BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean!

Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak protagonista
Honez gero, BeatEroak Legazpi 2021 bideoklipa kalean da.
Joan den martxoaren 26an grabatutako bideoan Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuko gazteak dira protagonista,
@nerabeentzakozerbitzua.

12 urteko 8 neskaz osatutako “eit points” taldeak berdintasuna gaia izan du aztergai.
Egun askotako lana izan da eta horretan Zerbitzuko hezitzaileak izan dute bide-lagun.
Ideiak botatzea eta ordenatzea, abestiaren letra osatzea, erritmoak aukeratzea, rap doinuen erritmoan trebatzea …
eta guztia zure lagunekin eta euskaraz, erronka eta aukera bat izan da nerabe talde honentzat.
Zorionak parte har duzuen guztiei egindako lanagatik!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak #Gaztematika sarearen bidez sustatutako egitasmoa da #BeatEroak, Legazpiko Nerabeentzako Zerbitzuan gauzatu dena.

Proiektuaren helburu nagusia da gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko.
 

Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako nerabeentzako zerbitzuetan egin da proiektu pilotua, eta Telmo Trenor musikariaren laguntza jaso dute horretarako.
 

Disfrutatu bideokliparekin eta jarraitu euskaraz abesten!
 

Musika-baseak deskargatu eta izan zeu ere rap-kantaria!

► BIDEOA

► WEB ORRIA

Haur eta Gazte Danborrada

Legazpiko jaietan izango den Haur Danborradari buruzko oharrak:

HH5 eta LH4 tarteko mailakoentzat

LH5 eta DBH2 tarteko mailakoentzat 

Bola Jokoa

Agorreko Santikutzak direla eta Gaztetxoen III Bola Txapelketa izango da Irailaren 15ean, zapatua, goizeko 11:00etan.

KARTELA

RSS - Gazteak-era harpidetu