DBH4

BATXILERGOA – AURREMATRIKULA – 2020/21 IKASTURTEA

EPEA: maiatzaren 11tik - 18ra.

AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

- Aukeratutako Batxilergoko Modalitateko orria beteta (ikastolakoa)

OHARRA    DBHO1_Orria    DBHO2_Orria

Play Back 2020

Data: 
Ostirala, 2020, Otsaila 7 - 18:00-tik 19:30-ra

Otsailaren 7an DBH4ko ikasleak Play Back-a burutuko dute Latxartegi aretoan arratsaldeko 18:00etan

Indarkeria Matxista Sahestu. Tratu onak.

Data: 
Errepikatu aste guztietan Wednesday bakoitzean eta Thursday bakoitzean Og Abe 12 2019 arte.
Astelehena, 2019, Abendua 9 - 08:00-tik 14:45-ra
Asteazkena, 2019, Abendua 11 - 08:00-tik 14:45-ra
Osteguna, 2019, Abendua 12 - 08:00-tik 14:45-ra

DBH2, DBH4 eta Batxi1-eko ikasleentzat hitzaldiak.

Merkatu Txikia 2018

Data: 
Larunbata, 2019, Abendua 14 - 11:00-tik 18:00-ra

Urtero bezala, abenduaren 14an, larunbata, ospatuko da Merkatu Txikia, DBH4ko ikasleen ikasbidaiaren alde.

History DBH4

Data: 
Ostirala, 2019, Azaroa 8 - 13:00-tik 14:00-ra

Azaroaren 8an; DBH4ko ikasleek Lenbur-ek antolatutako erakusketa ikustera joango dira Legazpiko industrializazioa noiz, nola eman zen, gizon-emakumeen baldintzak...aztertuz.

Zumalakarregi Museoa. DBH4. 2019

Data: 
Osteguna, 2019, Urria 10 - 08:00-tik 16:30-ra

DBH4ko ikasleak Ormaiztegin pasako dute eguna Zumalakarregi Museoa bisitatu eta bere garaiko gertaerak ikertuz.

Klima Aldaketaren aurka Haztegin

Gaur, Irailak 27, klima aldaketaren aurkako egunean parte hartu nahi izan dute DBH4 ko ikasleek.

Horretarako ekintza desberdinak egin dituzte.

Lehenik eta behin aurkezpen txiki bat egin diete DBH-ko ikasleei gaiaren berri izateko.

Aurkezpenean Greta Thumberg aipatu dute eta bera eredu bezala hartuta hainbat kartel koloretsu sortu dituzte marrazkiekin eta eslogan euskaldunekin, batzuk DBHko ikasleek sortutakoak eta beste batzuk DBH4koek sortuak.

Behin kartelak eginda, patiora jaitsi dira argazkiak ateratzera, kurtso bakoitza bere kartel propioarekin.

Eta horrela eman diote amaiera egun zoragarri honi. Espero dute ekintza hauen bitartean behintzat praktikan ikasitakoa jartzea.

GURE ESKU DAGO GURE PLANETA!

LANDUTAKOA:

-Zer da Klima Aldaketa?

Lur edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa.

  • Naturak eragina du baina gizakiok askoz handiagoa eta kaltegarriagoa dugu.
  • Gure ekintzak ingurumena guztiz hondatu eta suntsitzen dute!
  • Kalte horien ondorioz berotegi efektua sortzen dugu, oxigenoa murriztu...

-Mugimendu guzti hau nondik dator?

Gaur egun nahiko famatua den 16 urteko neskatila Suediarra, Greta Thunberg, 2018 ko ostiraletan greba egiten hasi zen. Pauso txikiak emanez, poliki-poliki eta bere pazientzia guztiarekin mundu osoa mugitzea lortu du. Orain neska hau hainbat hitzaldi ematen hari da bai ONU eta baita parlamentuetan ere.

-Zein da gure intentzioa?

Gure intentzioa zuei arazoa ikusaraztea (begiak irekitzea) eta neurri batean kontzientziatzea da, guk ahal dugun neurrian gaur egin dugun bezala, zuek ere aportazio txiki bat egitea.

-Zer egin dezakegu hau aldatzeko?

Ostiralero manifestaziora joan indarra emateko eta egoera hobetzeko. #FridaysForFuture

Klima aldaketak eduki dezakeen ondorioez hitz egin ezagutzen ez dutenei.

Energia eta materialen kontsumoa nabarmena murriztu dezakegu.

Eta politikariei kontzientziatu arazo mundial honi buruz zerbait egin dezaten.

 

Gizon eta emakume rolak: DBH4

Data: 
Errepikatu aste guztietan Tuesday bakoitzean eta Wednesday bakoitzean eta Friday bakoitzean Az Api 17 2019 arte.
Astelehena, 2019, Apirila 15 - 08:00-tik 12:30-ra
Asteartea, 2019, Apirila 16 - 08:00-tik 12:30-ra
Asteazkena, 2019, Apirila 17 - 08:00-tik 12:30-ra

HARREMANAK elkartekoak DBH4ko geletara etorriko dira:

Orriak

RSS - DBH4-era harpidetu