Ipuinak

Euskaraldia. Ipuin Lehiaketa.

LEGAZPIKO  EUSKARALDIAK

Ipuin labur-labur-laburren lehiaketa antolatu du

OINARRIAK

  1. Zure Nortasun Agiriren batean Legazpi hitza agertu behar da.
  2. Adina: ipuingintzarako adinik ez dago.
  3. Ipuina eskuz idatzi behar duzu.
  4. Gehienez, hamaika lerro idatzi ahal dituzu. Hori bai, lerroak ez du ez gehieneko ez gutxieneko hitz kopururik.
  5. Edozein euskarri erabil dezakezu idazteko: orri zuri bat, koaderno orri bat, postal bat, kartoi zati bat, egur zati bat,…..
  6. Gaia: “Gehiago, Gehiagorekin, Gehiagotan”
  7. Noiz eta non entregatu: ipuina azaroaren 16tik 22ra bitartean entregatu behar diguzu. Horretarako, Euskaraldiaren Ontzia egongo da Kale Nagusiko Euskaraldiaren plazan (Elizondokoan) eta bertan jasoko ditugu ipuinak.
  8. Goitizena eta kontakturako telefonoa idatzi behar dituzu ipuinaren euskarri berean (11 lerroetatik kanpo). Ez idatzi zure izen-abizenik.
  9. Kategoriak: Lehiaketak hiru kategoria ditu:
  • 1. kategoria, haurrena: 2007 baino beranduago jaiotakoentzat
  • 2. kategoria, gazteena: 2003-2006 urteen artean jaiotakoentzat
  • 3. kategoria, helduena: 2003 baino lehenago jaiotakoentzat
  1. Sariak: Euskararen Nazioarteko Egunean jakinaraziko ditugu irabazleak, sari-banatze ekitaldian bertan. Hiru sari izango ditugu, kategoria bakoitzerako bana:
  • 1. kategorian 50 €-ko erosketa-bonoa
  • 2. kategorian 100 €-ko erosketa-bonoa
  • 3. kategorian 200 €-ko erosketa-bonoa
  1. Zer baloratuko dugu? Batez ere, sormena eta originaltasuna baloratuko ditugu.

Ipuin kontaketa haurrentzat

IPUIN KONTAKETA LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIAN

Urriaren 4an, ostirala, 3-5 urteko haurrentzat ipuin kontaketa izango da liburutegian.

Arratsaldeko 18,00etan izango da saioa eta Amaia Puin izango da kontalaria.

Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

 

StoryTime LH

Data: 
Astelehena, 2017, Abendua 11 (Egun osoa)-tik Asteartea, 2017, Abendua 12 (Egun osoa)-ra

Datorren astean, astelehen eta asteartean,  ingeleseko saio berezi batzuk izango dira LHn,  ipuin(STORY) kontalari bat etorriko dela eta.

Garagune DBH3

Data: 
Ostirala, 2016, Apirila 22 - 11:30

DBH3ko zenbait ikasle Garagunera joango dira apirilaren 22an, ostirala, goizeko 11:30tan.

Bertan, eurek sortutako ipuinak kontatuko dituzte.

LH3-LH4 Ipuinei buruzko saioa. Libe Andueza.

Data: 
Asteazkena, 2015, Apirila 22 - 14:30-tik 16:30-ra

Liburu eguna dela eta Apirilaren 22an, asteazkena, Libe Andueza LH3ko eta LH4ko ikasleekin egongo da idatzi dituen ipuinen inguruko solasaldian LH-ko Liburutegian.

14:30tik 15:30ra LH3koekin

Ipuin kontaketa LH4

Data: 
Osteguna, 2015, Otsaila 5 - 11:00

Ostegun goizean Pello Añorga etorriko da ikastolara ipuin kontaketa bat eskaintzera LH4ko ikasleei 11:00-k inguruan.

RSS - Ipuinak-era harpidetu