Ekitaldia

Elkartasun kanpaina

Aurtengo ikastolen jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina ere abiatu genuen ostiralean

 

Iragan ostiralean ospatu genuen Ikastolak Herriari ekitaldiarekin lortu dugu hein batean aurtengo ikastolen jaien zikloari zapore gozo batez amaiera ematea. Ekitaldia ETB1n emango dute larunbat honetan, gaueko hamarretan. 

Ikastolen 2017-18 ikasturtearen hasiera ekitaldia

Irailaren 30ean ospatu zuten ikastolek 2017-18 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia.

Bertan aurkeztu ziren ikastolok aurtengo ikasturterako ditugun erronkak (hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta hezkuntza itun bat lortzea), eta azken lau urteotan 50 urte bete dituzten edo ikasturte honetan beteko dituzten 27 ikastola omendu ziren, Haztegi Ikastola barne.

Lazkaoko oin arin dantza taldeak hiru dantza eskaini zituen. Ekitaldia Kike Amonarriz aurkezleak gidatu zuen.

EKITALDIAREN BIDEOAK

RSS - Ekitaldia-era harpidetu