gabonak

 

DBH3 eta 4ko ikasleek Gabonetan saldutako errifen zenbaki sariduna 6590 izan da.

Irabazleak hilabeteko epea izango du idazkaritzatik pasatzeko sari bila.

 

Mari Domingi eta Olentzero HHko haurrekin

Data: 
Ostirala, 2019, Abendua 20 - 10:00-tik 11:00-ra

Olentzero eta Mari Domingi ikastolako HHko haurrak bisitatuko dituzte abenduaren 20an, ostiralean, HH2-ko behe solairuko geletan, goizeko 10:00etan.

Merkatu Txikia 2018

Data: 
Larunbata, 2019, Abendua 14 - 11:00-tik 18:00-ra

Urtero bezala, abenduaren 14an, larunbata, ospatuko da Merkatu Txikia, DBH4ko ikasleen ikasbidaiaren alde.

Gurasoentzat oharra:

Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta, urtero bezala, Ikastolako jaiotzaren inaugurazioa abenduaren 14an  izango dugu. Honen inguruan hainbat ekintza prestatzen ari gara: Merkatu Txikia, Ikastolako ikasleen ekitaldiak, Martin Pipasek Olentzerorentzat eskutitzak jasotzea...

Merkatu Txiki hau antolatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu, BERAZ, eskertuko genizueke  ZUEN ETXEETAN SOBERAN DITUZUEN ETA SALTZEKO MODUAN DAUDEN (txukunak, garbiak, piezarik ez badute falta….)   jostailu, ipuin, liburu (entziklopediarik ez), tresnak, arropak.... abenduaren 9rako Ikastolara bidaltzea.

Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituzte,

Jai Batzordea

Eguberri bezperan Olentzero Erronda ospatuko da goizez.

Bertan herriko ikastetxeek parte hartuko dute.

Oharra: EUS  EUS-CAS

 

 

Mari Domingi eta Olentzero HHko haurrekin

Data: 
Ostirala, 2017, Abendua 22 - 10:30-tik 11:00-ra

Olentzero eta Mari Domingi ikastolako HHko haurrak bisitatuko dituzte abenduaren 22an, ostiralean, HH2-ko behe solairuko geletan, goizeko 10:30ean.

GABON ERRONDA LEGAZPIN

Oharra gurasoentzat:  EUS  EUS-CAS

Orriak

RSS - gabonak-era harpidetu