Ikastola Eguna

Haztegi Ikastola Eguna.

HAZTEGI IKASTOLAKO EGUNA EKAINAREN 4AN

Kaixo!

Ia konturatu gabe ari gara iristen ikasturte bukaerara. Nork esango zigun horrelako urtea pasa behar genuela? Zailtasun guztiei aurre eginda iritsi gara ekainera eta, urtero bezala, hemen dugu ate joka Ikastola eguna.

Ezin izango dugu nahi bezala ospatu; baina, ekitaldi xume bat behintzat zor diogu. Gorde egingo dugu ospakizuna datorren urterako.

Aurretik adierazi genuen bezala, berrikuntzarekin lotu nahi dugu une hau. Gizarteak aurrera egiten du eta guk ere aurrera egin nahi dugu. Horren erakusgarri da Ikastola egunean aurkeztu nahi dugun Haztegiren irudi berria: Legazpi, pertsonak, aurrerako mugimendua, ibilbidea… Horiek izan dira, dira eta izango dira Haztegiren adierazgarriak: erronkak, hobekuntzak, nahiak… eta, hitz batean, egiten dugun horretan jartzen dugun pasioa.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia eta 20:00ak arte iraungo du. Hainbat ekintza izango ditugu logo berriaren aurkezpenarekin batera: aurreskua, dantzariak, gorputz perkusioa… eta ondoren Ikastolako material berriaren salmentari ekingo diogu (kamisetak, tote bag poltsak, motxilak).

Egun horretan ere elkarrekin egon nahi dugu. Gonbidatuta zaudete zuen etxera! 😉

Ikastola Eguna - Bideoak

Ikastola Eguna 2020. Lehiaketa.

*IKASTOLA EGUNEKO LEHIAKETA MARTXAN DA JADA!*

Egoera berezia bizitzen ari garen arren, ez diogu utziko birus malapartatu horri gure eguna zapuzten!

Horretarako bideo lehiaketa bat jarri dugu martxan! 

ADI! Ondorengo bideoan lehiaketaren inguruko informazioa aurkituko duzue!

ANIMATU ETA PARTE HARTU! ?

OHARRA: EUS  CAS

https://youtu.be/wIOCWQ5x9zY

Ikastola Eguna 2019

Ikastola Eguneko Afarirako Lehiaketa

Ekainaren 21ean, afaldu ostean taldekako lehiaketa bat egongo da. Bertan, euskara eta euskal kulturari buruzko galderak, asmakizunak, mimika, bertso jolasak, kanta jolasak etb. egingo dira.

3ko taldeak izango dira, eta irakasle, ikasle zein gurasoek osa ditzakete.

Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da. Epea: Asteazkena 19, 00:00etan.

Lehiaketan izena emateko 3 taldekideen izen-abizenekin GALDETEGI HAU bete, mesedez.

Animatu eta izena eman ezazue! 
 

Ikastola Eguna. Ekainak 21.

Ikastola eguna ekainaren lehendabiziko ostiralean izan ohi da eta horrela aurreikusita egon arren 2018-2019 egutegian, data atzeratu beharrean aurkitu gara.

OHARRA

Ekainaren 7an hainbat ekitaldi pilatu dira Legazpin eta gure jaia egiteko zailtasunak ditugunez, ekainaren 21ean ospatzea erabaki da. 

El dia de la ikastola suele celebrarse el primer viernes de junio pero pese a que así estaba programado en el calendario del curso, se ha tenido que cambiar por la coincidencia de varios actos en Legazpi. 

NOTA

Como resultado, se ha decidido celebrar el Ikastola Eguna el 21 de junio en vez del 7 de junio anteriormente previsto.

 

Ikastola Eguna

Data: 
Ostirala, 2019, Ekaina 21 - 14:30-tik 22:00-ra

Ekainaren 21ean, ostirala, Haztegi Ikastolaren Eguna ospatuko dugu.

Orriak

RSS - Ikastola Eguna-era harpidetu