.jpg)
Gurasoentzat oharra:
Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta, urtero bezala, Ikastolako jaiotzaren inaugurazioa abenduaren 14an izango dugu. Honen inguruan hainbat ekintza prestatzen ari gara: Merkatu Txikia, Ikastolako ikasleen ekitaldiak, Martin Pipasek Olentzerorentzat eskutitzak jasotzea...
Merkatu Txiki hau antolatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu, BERAZ, eskertuko genizueke ZUEN ETXEETAN SOBERAN DITUZUEN ETA SALTZEKO MODUAN DAUDEN (txukunak, garbiak, piezarik ez badute falta….) jostailu, ipuin, liburu (entziklopediarik ez), tresnak, arropak.... abenduaren 9rako Ikastolara bidaltzea.
Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituzte,
Jai Batzordea