ikastola

Ikastolako Material berriaren salmenta

Dagoeneko izango duzue Haztegi ikastolaren irudi-aldaketaren berri.

Irudia logo batean erakusten da; eta logo hori, laster eskuratu ahal izango dugu hainbat materialetan. Material berri hori zuen eskura jarri dugu herrian zehar gure presentzia areagotu nahian.

Horretarako kamisetak, motxilak eta tote bag poltsak sortu ditugu. Horiek eskuratzeko hiru aukera izango dugu ondoren zehazten den leku eta orduetan:

       EKAINAK 4 | 17:00 - 20:00 (HAZTEGI IKASTOLAN)

       EKAINAK 12 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

       EKAINAK 19 | 11:00 - 14:00 (PLAZAN - AZOKA)

Hauek dira, berriz, erabiliko ditugun prezioak:

 Haurren kamisetak: 12€  Helduen kamisetak: 15€  Motxilak eta Tote bag poltsak: 8€
 

Berrikuntzaren lehen pausua dugu hau.

Bete dezagun herria Haztegiz!

Ikastola Aldizkaria

KMK 2018 . Ekarpenak.

Besoak zabalik hartu zituen, atzo, Urretxu-Zumarraga Ikastolak bertaratutako guztiak. Nahi izan zuen orok ikastolaren proiektua bertatik-bertara ezagutzeko aukera izan zuen. Ez ziren gutxi izan aukera hori baliatu zutenak, eta, modu inprobisatu batean, ikastola bera bilgune erakargarri bihurtu zen.

Kilometroetako kantari men eginez, guztiok galtzerdi eta guzti busti ziren atzokoan. Erronka irabazi genuen! Baina helburu guztiak betetzea eragotzi zigun euriak. Zu ere, eguraldiak atzera botata, etxean gelditu bazinen, baduzu Kilometroak 2018 honen alde zure alea jartzeko aukera.

Tantaz tanta eragin dezagun elkartasun uholdea!

Egin zure ekarpena Kilometroak 2018ren alde honako kontu korronteetan:
3008 0158 3336 2854 4227 (Rural Kutxa)
2095 5001 0091 1732 2404 (Kutxabank)
3035 0027 7602 7005 3696 (Laboral Kutxa)

Eskolarteko foroa

Data: 
Asteartea, 2017, Martxoa 28 - 09:30

Haztegiko ordezkariak, ikasle eta irakasle parte hartuko dute Legazpiko Eskolarteko foroan(Agenda 21)

Haztegi Ikastolako Ohiko Batzarra

Data: 
Asteazkena, 2017, Otsaila 22 - 18:00-tik 19:30-ra

Otsailaren 22an, asteazkena, Haztegi ikastolako Ohiko Batzarra ospatuko da Legazpiko Kultur Etxean arratsaldeko 18:00tan lehen deialdian eta 18:30ean 2.

ZeBerri 09

Liburuaren eguna

Data: 
Ostirala, 2016, Apirila 22 (Egun osoa)

Apirilaren 22an Liburuaren Eguna ospatuko dugu Haztegi Ikastolan, hainbat ekintza eginez. Beste kainbat ekintza ere egingo ditugu astean zehar.

Idazketa Tresnen Brigada

Idazketa tresnen birziklaketa ikastolan:

 

OHARRA: EU  EU-CAS

Ekitatea-Kontsumoa-Publizitate Sexista

Data: 
Ostirala, 2015, Abendua 18 - 10:00

A21, Elkarbitza eta Hezikidetza konbinatuz tailerrak burutuko dira Ekitatea, Kontsumoa eta Publizitate Sexista landuz eta erlazionatuz.

DBH eta DBHO tailerrak Abenduaren 18an egingo dira 9:00tatik aurrera.

Beste etapetan astean zehar egingo dira.

Orriak

RSS - ikastola-era harpidetu