Ikastolak

Elkartasun kanpaina

Aurtengo ikastolen jaiak antolatzen aritu diren ikastolei laguntzeko elkartasun kanpaina ere abiatu genuen ostiralean

 

Iragan ostiralean ospatu genuen Ikastolak Herriari ekitaldiarekin lortu dugu hein batean aurtengo ikastolen jaien zikloari zapore gozo batez amaiera ematea. Ekitaldia ETB1n emango dute larunbat honetan, gaueko hamarretan. 

Argitxoen jolasak salgai!

Argitxoren jolasak. Piztu jolasaren zirrara!

     Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin… elkarrekin jolasteko bost joko dakarzkigu aurten Argitxok: 

     Argitxo eta gure gorputza, Argitxoren lehen hitzakNor da nor? Argitxorekin jolaseanArgitxo Euskal Herrian eta Urkatua.

    Piztu jolasaren zirrara!

Errigora 2019. Eskaera.

   

Abian da 2019ko ERRIGORA kanpaina euskara bultzatzeko Nafarroako eremu "erdaldunean", bertako baratzetako produktuak Euskal Herrian zabaltzen lagunduz bidebatez.

ESKAINTZA    TXOSTENA

Eskaera, ohi bezela, Haztegi Ikastolako idazkaritzan egin daiteke.

GOGORATU AZAROAREN 20a DELA ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA

Herri Urrats 2019

Data: 
Igandea, 2019, Maiatza 12 - 09:00-tik 18:00-ra

Maiatzaren 12an, igandean, Iparraldeko ikastolaren jai handia izango da Senpereko lakuaren alboan.

Udako Aisialdi eskaintza 2019

 

Ikastolen Elkartearen eskaintza udako aisialdirako

ESKUORRIA    CIRCULAR

IZEN-EMATEA    MATRÍCULA

https://www.aisialdia.eus/

 

 

 

 

Kilometroak 2018. Urretxu-Zumarraga

Data: 
Igandea, 2018, Urria 7 - 09:00-tik 20:00-ra

Urriaren 7an Gipuzkoako ikastolen jai handia(KILOMETROAK) ospatuko da Urretxu-Zumarragan.

Herri Urrats 2018

Data: 
Igandea, 2018, Maiatza 13 (Egun osoa)

Maiatzaren 13an, igandean, Iparraldeko ikastolaren jai handia izango da Senpereko lakuaren alboan.

ERRIGORA 2017

   Abian da 2017ko ERRIGORA kanpaina euskara bultzatzeko Nafarroako eremu "erdaldunean", bertako baratzetako produktuak Euskal Herrian zabaltzen lagunduz bidebatez.

Bideoak: ZUBIGINTZA

   OHARRA: EUS   EUS-CAS

GOGORATU AZAROAREN 13a DELA ESKAERA EGITEKO AZKEN EGUNA

Ikastolen 2017-18 ikasturtearen hasiera ekitaldia

Irailaren 30ean ospatu zuten ikastolek 2017-18 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia.

Bertan aurkeztu ziren ikastolok aurtengo ikasturterako ditugun erronkak (hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta hezkuntza itun bat lortzea), eta azken lau urteotan 50 urte bete dituzten edo ikasturte honetan beteko dituzten 27 ikastola omendu ziren, Haztegi Ikastola barne.

Lazkaoko oin arin dantza taldeak hiru dantza eskaini zituen. Ekitaldia Kike Amonarriz aurkezleak gidatu zuen.

EKITALDIAREN BIDEOAK

Kilometroak 2016. Bergara.

Data: 
Igandea, 2016, Urria 2 (Egun osoa)

Urriaren 2an Gipuzkoako ikastolen jai handia(KILOMETROAK) ospatuko da Bergaran.

Orriak

RSS - Ikastolak-era harpidetu