2018

Gurasoentzat oharra:

Gabonak gerturatzen ari zaizkigu eta, urtero bezala, Ikastolako jaiotzaren inaugurazioa abenduaren 14an  izango dugu. Honen inguruan hainbat ekintza prestatzen ari gara: Merkatu Txikia, Ikastolako ikasleen ekitaldiak, Martin Pipasek Olentzerorentzat eskutitzak jasotzea...

Merkatu Txiki hau antolatzeko zuen laguntza beharrezkoa dugu, BERAZ, eskertuko genizueke  ZUEN ETXEETAN SOBERAN DITUZUEN ETA SALTZEKO MODUAN DAUDEN (txukunak, garbiak, piezarik ez badute falta….)   jostailu, ipuin, liburu (entziklopediarik ez), tresnak, arropak.... abenduaren 9rako Ikastolara bidaltzea.

Aldez aurretik, zuen laguntza eskertuz agurtzen zaituzte,

Jai Batzordea

Korrikaren inguruko OHARRA:  EUS   EUS-CAS

KORRIKAren Laguntzailea: EUS  CAS

Hondakinak eta kitto! DBH4

Data: 
Asteazkena, 2018, Abendua 12 - 08:00-tik 09:30-ra

DBH4ko ikasleek Sasietako Mankomunitatearen  Hondakinak eta kitto kanpainan parte hartuko dute Haztegi Ikastolan.

Aniztasunetik eraikiz. DBH4

Data: 
Astelehena, 2018, Abendua 10 - 08:00-tik 12:30-ra

Haztegi ikastolako DBH4ko ikasleek Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Aniztasunetik eraikiz programan hartu dute parte. Parte hartze horren azken pausua hainbat bideo grabatzea izan da eta eskolen arteko lehian aritu gara.

Beldu Barik lehiaketako sari banaketa izan dugu eta gure ikastolako ikasleek 1.kategori mailako (12-17 urteko kategorian) 2.saria jaso dute.

ZORIONAK!

 Lanaren izenburua: "SENTITZEN NAIZ BAHITURIK"

 

Orriak

RSS - 2018-era harpidetu