Image
Image
Image

Eskola Kirola - Maiatzaren 11ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - MAIATZAREN 11ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - MAIATZAK 11

OHARRA: LH6 – FIELD TARGET Eitzako eliza atzea izango da elkartze puntua. Bertan begirale batekin elkartuko dira taldeak eta guztiak batera abiatuko dira jardunaldia burutuko den puntura.

Haztegi Ikastolako Jaialdia 24' - HH eta LH

Urtero legez, ate joka dauka Haztegi Ikastolak ikasleen jaialdia. "Bizirik gauden artean, bizirik gaudelako" lelopean, ekitaldi bikaina antolatu dugu.

Maiatzaren 14ean Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. 15 eta 16ean aldiz, LHko ikasleen jaialdia izango da Latxartegi aretoan.

ORDUA: 18:00etan

TOKIA: Latxartegi Aretoa

Hona hemen jaialdiko kartela:

HH LH JAIALDI KARTELA 2024 page 0001

Jarraian, ekitaldiaren inguruko bideoa duzue ikusgai: Ea asmatzen duzuen zein den aurtengo gaia!

Arritxulo inguruko txokoak ezagutzen

Lehen Hezkuntzako 2. Mailako ikasleak Arritxulon egon dira 2 egunez.

Bertan eskalada probatu dugu, jolas kooperatiboak egin ditugu eta gainera a ze festa gau belan!

Primeran pasatu dugu elkarrekin esperientzia berri honetan.

Hona hemen hainbat irudi:

IMG 20240424 WA0075

IMG 20240424 WA0077

IMG 20240424 WA0028

IMG 0192 1

IMG 20240424 WA0149

Jangelako Menua - Maiatza

Jarraian maiatzeko jangelako menua duzue ikusgai.

JANGELAKO MENUA - MAIATZA

MAIATZA 2024 page 0001

Nerea Ibarzabalekin Solasaldia

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Hori ospatzeko ez genuke modu hoberik aurkituko: Nerea Ibarzabalekin bere lehen eleberriaren inguruko solasaldia. “Bar Gloria” ren zirrikituak, idazlearen sortze prozesua eta bizitza oro har izan genituen hizpide Udal Liburutegian egin genuen ekitaldian.

Benetan plazer bat zu entzutea eta ikasleen lan xumeak zurekin partekatzea!

Mila esker Nerea! 

Hona hemen hainbat irudi:

haztegi 2

haztegi 33

 

Eskola Kirola - Apirilaren 27ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - APIRILAREN 27ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - APIRILAK 27

 

Nola sortzen zuten papera? - Chillida Lantokira bisita

Atzo LH3ko ikasleok gaztelanian "Papel y cartón" gaia lantzen ari garela eta, Chillida Lantokia bisitatu genuen.
Bertan, papera nola egiten zen ikusteaz gain, Chillidaren artelan teknikak ezagutu eta grabitazio txiki bat egiteko aukera ere izan genuen.
 
Legazpiko historiaren zati bat ezagutzeko aukera paregabea Olatz Conderen eskutik. Mila esker!
 
Primerako goiza pasa genuen!
 
taldeko argazkia 4
 
IMG 20240423 WA0007
 
IMG 20240423 WA0008
 
IMG 20240423 WA0006

HH5eko ikasleek Erlezainaren bisita izan dute

Oraingo honetan, udaberriaren gaiarekin lotuta, erlezainaren bisita izan dugu HH5eko gelan.

Erleen inguruan pila bat ikasi dugu, eskerrik asko Bidatz!

20240416 144316

20240416 153948

20240416 150529

20240416 154423

20240416 153957

20240416 154925

 

Eskola Kirola - Apirilaren 20ko Jardunaldia

ESKOLA KIROLA - APIRILAREN 20ko JARDUNALDIA

JARDUNALDIA - APIRILAK 20

Nagusilan elkarteko kideak Ikastolan izan dira

Hilaren 17an etorri dira ikastolara Nagusilan elkarteko boluntarioak Batxilergoko 1. mailako ikasleei egiten duten lanaren berri ematera.

Boluntario izateak gaur egungo gizartean hartzen duen esanahia partekatu nahi izan dute Haztegiko ikasleekin eta hazi hori erein.

Ez da helburu honekin egiten den lehen ekimena eta ez da azkena izango. Legazpin asko dira beharrak eta gazteek ere hasi behar dute horiei erantzuna ematen.

Hona hemen gaurko irudiak:

Nagusilan 1

Nagusilan 2

Gu IKASTOLA, Zu? - Material Eskaera berria

Ikastolen Elkarteak ikastolen aldeko merchandising-a kaleratu du.

"Gu ikastola" leloa erabiliz matrikulazio kanpainari lotuta sortutako material promozionalak arrakasta handia izan zuen abenduan ikastola mugimendu osoan, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu horregatik, zuen parte-hartzea ezinbestekoa izan baita material honen sustapenean.

Gabonetan egin zen lehen eskaera eta orain berriz ere, eskaera egiteko aukera izango duzue.
 
Eskaera egiteko epea: Apirilaren 16tik 22ra.
*Oharra: Prezioei BEZ-a gehitu behar zaie.
 
Interesa izanez gero, bete ondorengo galdetegia.
 
MATERIAL ESKAERA EGIN
  

Ekonomia, IKT eta Marrazketako ikasleek ULMA Packaging bisitatu dute

Ostiralean Ekonomia, IKT eta Marrazketako ikasleek ULMA Packaging bisitatu zuten.

Eskerrikasko zuen instalakuntzak erakusteagatik @ulmapackaging, esperientzia oso aberasgarria izan zen.

Ondoren, Arte ikasgaieko ikasleek Oñatiko unibertsitatearen aurkezpen bat egin zuten.

Egun paregabea pasa genuen Oñati aldean!!

Hona hemen hainbat irudi:

image 123650291 27

image 123650291 25

image 123650291 26

image 123650291 30

image 123650291 28