Artezkaritza kontseilua kooperatibaren ordezkaritzaz, gobernuaz eta kudeaketaz arduratzen den organoa da. Horretarako, ohiko funtzionamendurako erabakiak hartzen ditu arlo ekonomikoan,langileei dagokienean eta orokorrean egunerokoan behar diren erabaki guztien inguruan.
ARTEZKARITZAKO FUNTZIONAMENDUA - ESTATUTUAK
Ikastolaren funtzionamenduaz arduratzen den organo kolegiatua da.
Zuzendariak, 5 koordinatzailek (HH etapako 1, LH 1-3ko 1, LH 4-6ko 1, DBHko 1 eta DBHOko 1) eta administratzaileak osatzen dute.
Gestio Batzordearen menpe dago zuzen-zuzenean.
Pedagogi arloan
Ergonomi arloan
Arlo juridiko laboralean
Arlo ekonomiko finantziarioan
Gurasoek hezkuntza komunitatearen barnean izan behar duten partaidetzarako dinamikaz arduratuko da organo hau.
Ikasturte hasierako mailako bileretan egingo da hautaketa.
Ikastolako gurasoek (aita-ama-tutorea) izango dute boto eskubidea eta bakoitzak guraso bakar bat hautatuko du bozketan.
Ikasturte hasieran borondatezko hautagaiak aurkezteko aukera izango da. Honen berri ohar baten bidez jakinaraziko da.
Karguak isileko bozketaz hautatuko dira mailako guraso guztien artean (aita-ama-tutorea). Boto gehien jasotzen dituen gurasoa mailako ordezkari titularra izango da eta bere ardura izango da atal honetan azaltzen diren betebeharrez arduratzea. Bigarrena, berriz, titularraren ordezkoa izango da.
Karguak bi urteko iraupena izango du.
Guraso Batzordea HAZTEGI IKASTOLA KOOP.ELK.eko Artezkaritza Kontseiluaren menpekoa izango da zuzen-zuzenean.
Batzorde hori organo kolegiatu gisa arituko da, eta gutxienez hiruhilabetean behin bilduko da, Artezkaritza Kontseiluak egindako deialdiaren bitartez. Deialdiarekin batera gai zerrenda azalduko da.
Bileraren akta aurrez izendatutako idazkariak jasoko du eta mailako ordezkari bakoitzak etxean jasoko du.
Guraso Batzordearen erabakiak prestatzeko eta aberatsagoak izan daitezen, mailako ordezkariak eta Artezkaritza Kontseiluko kideak azpibatzordeetan banatuko dira.
Azpibatzordeak:
Azpibatzorde guztiek gutxienezko osaketa izango dute. Bestalde, irekiak izango direnez, hala nahi duten guraso, langile eta, egokitzen denean, ikasleak izango dituzte partaide; azpibatzorde bakoitzak, dituen premien arabera, autonomia izango du, beti ere dinamika baten barruan.
Talde hauek, bakoitzaren nortasunaren arabera dagozkion arloetan, planifikatzeaz, dinamizatzeaz, proposatzeaz eta informatzeaz arduratuko dira.
Azpibatzorde bakoitzak idazkaria izango du eta Guraso Batzordeari eta Artezkaritza Kontseiluari proposamenak idatziz pasako dizkio.
Taldeen proposamenak Artezkaritza Kontseiluak aztertu eta, hala badagokio, onartu beharko ditu, beti ere beren garrantzia eta ondorioak kontutan harturik eta Haztegi Ikastola Kooperatibaren xedearekin bat datozen neurrian.