Bizitzako oinarrien etapan bidelagun

Haur Hezkuntza

Sarrera


2 urtetik 6 urtera arteko eskaintza egiten dugu. Etapa honetan azpimarratu ditzakegun ezaugarriak honako hauek dira: jakinmina, gauza berriak sortzeko grina eta sozializatzeko interesa. Ezaugarri hauek asetzeko bidelagun izango gara.

Gure egunerokoa

Haur guztiek ez dituzte erritmo, interes eta behar berberak. Horregatik, geletako espazioa antolatzen dugunean desberdintasun horiek kontuan hartzen eta errespetatzen saiatzen gara. Azken urteotan 3, 4 eta 5 urteko geletako espazioak berrantolatu ditugu adimen anitzen teorian oinarrituz. Ondorioz, gela honako txoko hauekin osatuta dago: hizkuntza- txokoa, matematika- txokoa, natura-(esperimentazio-)txokoa  eta arte-txokoa. 

Zirkulazio edo mugimendu autonomoa bultzatzen dugu. Honi esker, haur bakoitzak aukeratzen du zein txokotan ibili nahi duen eta, horrela, adin ezberdinen eta beste gelakoekin harremanak ahalbidetzen ditugu.

Ordutegia

Goizetan: 09:00etatik 12:30era

Arratsaldeetan: 14:30etik 16:30era

Ohiko ordutegia hau izan arren, malgutasuna eskaintzen dugu haurren beharrak kontutan hartuta.

Honez gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu: 

Zaintza: 07:30etatik 09:00etara

Jangela: 12:30etik 14:30era

INNOVAMAT (HH 4-5)

Image

Innovamat, ikaskuntza manipulatiboa eta konpetentziala izateaz gain, ikasleentzat esanguratsua den matematikako proposamen bat da.

Kontzeptu matematikoak aurkezten ditu, hala nola, zenbaketa, geometria, logika edo estatistika. Haurrak pixkanaka eta manipulatuz hauek deskubritzen doaz, kontzeptuak ulertuz, finkatuz eta aplikatuz.

Ezagutzak hiru ardatzen inguruan antolatzen ditu:

  • Zenbakien laborategia
  • Abenturak

Proposamenak  ikasteko eta bere ahalmen osoa garatzeko gonbita egiten dio ikasleari eta hori lortzeko, funtsezkoa izango da:

  • Edukiak eta trebetasun matematikoak irizpide didaktikoen bidez aurkeztea.
  • Haurren ikaskuntza-erritmoa errespetatzea.
  • Matematika-prozesuei balioa ematea: problemak ebaztea, arrazoitzea, konektatzea, komunikatzea eta irudikatzea. Edukiak ahaztu gabe.

BULARRETIK MINTZORA

Galtzagorri elkarteak proposatutako proiektua da.

Bularretik mintzora

  • Helburua: Irakurzaletasuna bultzatzea, familia, ikastola eta liburutegiari lotura bat emanez eta tradiziozko ipuin eta kontakizunen trasmisioa ziurtatzea.

EKARRIKO ZENUKE ABESTI BAT IKASTOLARA?

Proiektu honen helburua ume bakoitzak bere gustoko abestia gelara ekartzea eta gelakoekin konpartitzea da.

musika

I´M LEARNING ENGLISH

Lau urterekin hasiko da haurra inglesarekin harremana izaten eta komunikatzen ikasten. Ikastolok aitzindariak izan ginen arlo honetan eta izaten jarraitzen dugu, HAZTEGIn esaterako 1992. urtean hasi ginen.

english

Haurrek irakasleak ingelesarekin identifikatzen dute eta imitazioz eta ingelesez komunikatzen dira. Ama-hizkuntzaz jabetzen diren moduan, ikastola testuinguruan, egoera motibagarriak eta esaguratsuak ondo antolatuz, ingelesa erabiltzen eta hizkuntza horretan komunikatzen hasten dira.

HERRIA BIZIZ PROIEKTUA

Proiektu berriaren helburua, "Herria biziz", ikasleek euren ingurunea ezagutzea eta bertako komunitatearekin aktiboki elkar eragin dezaten sustatzea da. Horrek ez du bakarrik herriko baliabideak eta toki esanguratsuak erabiltzea eskatzen, baizik eta komunitatearen baloreak eta kultura ezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Horrela, ikasleek euren herrian bizitzeko eta jarduera sozialean parte hartzeko harreman zuzena izango dute, haien egunerokotasunean eragina izango duten esperientziak sortuz. Proiektua ez da berdina izango adin guztientzat; horren arabera, haurrentzako jarduerak eta bizipenak egokitu egingo dira.

Herriko aukerak aztertu eta zerrendatu ditugu: Herriko familia eta auzokideen arteko harremanetan oinarrituta, proiektu honek ikasleei aukera ematen die komunitatearen balioak eta nortasuna ezagutzeko. Proiektua ez da bakarrik ikastolan, baizik eta herrian zehar hedatzen da. Ikasleek elkarte eta talde desberdinetako kideekin egindako elkarrizketak eta lankidetzak euren ingurunean eragin positiboa izango du.

Familiekin elkarreraginean: Familiekin herrian zein esperientzia partekatu ditzazkegun pentsatu dugu.

Herria ezagutuz: Haurrak bizi diren auzoak, herriko toki esanguratsuak, jolasteko aukera ematen duten tokiak zerrendatu ditugu eta adin bakoitzarentzat egokiak direnak taldekatu ditugu.

Natura biziz: Herriko guneak eta naturguneak aukeratu eta aztertu dira, adin bakoitzaren garapen eta ikaskuntza prozesuetara egokitzeko. Horrek, haurrak ingurumenarekiko errespetua eta kontzientziazioa garatzeko aukera ere ematen die.

“Herria biziz” proiektua gizartearen eta komunitatearen balioak sustatzen ditu, herriko eta inguruko baliabideak erabiltzen ditu ikasleen heziketan eta hazkuntzan, eta bizipen eta esperientzia aberatsetan parte hartzeko aukera ematen die. Proiektua, beraz, herriaren eta ikastolaren arteko zubi bat da, eta benetan aberatsa izango da ikasleentzat.

Image