Etxeko sukalde
giroan bezala
Jangela
URTARRILEKO MENUA
Menuak Ausolaneko nutrizionista batek egiten ditu eta Ikastolan bertan prestatzen dira.
Menua orekatua da, produktu ekologikoez, bertako baserriko produktuez… osatua. Egun bakoitzeko berezitasunak, azpian agertzen diren marrazkiekin adierazten dira hilabete bakoitzeko taulan.
Menu bereziak
- Elikagai batzuekiko (glutena, laktosa, fruitu lehorrak…) intolerantzia duten ikasleei menua egokitu egiten zaie eta baita, osasun arazoak direla eta (diabetesa, gizentasuna…), menu berezia behar duten ikasleei ere. Horretarako, ezinbestekoa da idazkaritzan abisua ematea eta, guraso edo tutorearen baimenarekin batera, medikuaren ziurtagiria aurkeztea.
Baldintza orokorrak
- Egun solteetan jangela erabiltzeko aukera dago baina aurreko egunetan edo egunean bertan goizeko 08:30ak aurretik idazkaritzan abisua eman behar da.
- 2 kuota ezberdin daude:
- EGUNEROKO PREZIOA (astean 3 egun edo gehiago erabiliz gero)
- NOIZBEHINKAKO PREZIOA (astean 2 egun edo gutxiago erabiliz gero)
- Ikastolako instalazioetatik irten behar badira (musika eskola, ingelesa…), derrigorrezkoa da guraso edo tutoreak sinatutako baimena aurkeztea.
- Goizeko eskola egunetan zerbitzua 14:30ean bukatzen da
BAZKALTZEKO TXANDAK
- 1go Txanda 12:30: HHtik LH-3ra bitarteko ikasleak.
- 2. Txanda 13:30: LH-4tik LH-6ra bitarteko ikasleak.
- 3. Txanda 14:00: DBHko ikasleak.
Bazkal aurreko eta ondorengo bitarte horietan, begirale batekin egongo dira ikastolako instalazioetan.
Jangelara sartu aurretik eta bazkal ondoren eskuak garbituko dituzte.
Izen emateak
- Haztegi ikastolako idazkaritzan
TELEFONOA: 943 73 10 97
E-POSTA: ione.aranburu@haztegiikastola.eus
*Zuen seme-alabak jangelara joan behar ez badu, 08:30ak baino lehen idazkaritzan abisatu. Horrela bada, ez da egun hortako zerbitzua kobratuko.
Jangela HH2
Lehen urte honi garrantzia haundia ematen diogu ikastolan eta behar den goxotasun, konfidantza eta segurtasuna emateko, lehen urteko jangelan soilik 2 urteko haurrak daude.
Kokapenari dagokionez, Latxartegiko eraikinean bertan dago, ezagutzen duten leku batean eta beraien gelen ondoan.
Haurren ongizatea zaintzeko eta etxetik kanpo bazkaltzera errazago egokitu daitezen, beti ere beraien tutoreak arduratzen dira zerbitzu honetaz.
Ausolanekin elkarlanean eguneroko jatorduak prestatzen dira ikastolako sukaldean eta bertatik ekartzen digute janaria HH2ko jangela txikira.