Matrikulazioa
2026 - 2027 Ikasturtea

Matrikulazio Kanpaina

Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2024an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa. Erabaki garrantzitsua da, eta nahiko genuke ziurtasunez eta ilusioz hartzea. Horretarako biderik egokiena da Ikastola barrutik ezagutzea, beraz, zatoz bisita egitera!

MATRIKULA EPEA

Otsailaren 2tik 13ra.

ORDUTEGIA

08:00 - 13:00 eta 14:30 - 18:00 Ikastolako idazkaritzan.

BILERA EGUNAK

  • URTARRILAK 27, ASTEARTEA 17:30ean (Euskeraz)
  • URTARRILAK 28, ASTEAZKENA 17:30ean (Gazteleraz)
  • URTARRILAK 29, OSTEGUNA 17:30ean (Euskeraz)
  • URTARRILAK 30, OSTIRALA 10:00etan (Euskeraz) - GELAKO EGUNEROKOA IKUSIZ
Izen-ematea galdetegia betez (ONLINE: Ikus 7. Matrikulazio bilerak atala) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke. Azpian duzuen izen-emate orria deskargatu dezakezute ere, ondoren idazkaritzan entregatuz.
 
Epea: Urtarrilak 21, asteazkena.
2026 2027 MATRIKULAZIO KARTELA 2
 

Egun edo ordu hauetan etortzerik ez baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.

MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
 
     - Familia liburuaren fotokopia.
     - Gurasoen NAN fotokopia.
     - Elkarbizitza agiria.
     - Kide ugariko familia izatearen ziurtagiria. 


ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!

ISPILUAN BEGIRADA PROIEKTUA

"Ispiluan Begirada" Proiektua: Azken urteetan Haztegi Ikastolan jardun diren hainbat ikasle elkarrizketatu ditugu beraien esperientziak entzuteko asmoz. Hala nola, ikastolak beraien ibildidean zertan lagundu dien jakiteko eta bakoitzaren helburu pertsonal zein profesionalak ezagutzeko. Guztira, 5 elkarrizketa ikusteko aukera izango duzue.

Irati Moreno - Haztegi Ikastolako Ikaslea

Eñaut Martinez de Birgara - Ikasle Ohia

Ane Beloki - Ikasle Ohia

Nahia Martin - Ikasle Ohia

Oier Berrueta - Ikasle Ohia

Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizunak. Baina badakigu zer etorkizun nahi dugun. Eta, bereziki, badakigu gure ikasleak nolakoak izatea nahi dugun etorkizunean, ikastola utzi eta munduratzen direnean.

Horretarako ari gara hezkuntza eraldatzen, egungo erronkei erantzuten; etorkizunari begira, biharko munduari begira, egungoa hobetzeko, egungoa eraldatzeko.

Haztegi Ikastolak eskaintzen duen hezkuntza proiektua azaltzen dizuegu sortu dugun aldizkari honetan, egin KLIK eta ezagutu nolakoa den gure egunerokoa.

IKASTOLAKO ALDIZKARIA

IKASTOLAKO ZERBITZUAK

Jarraian ikastolako zerbitzuen inguruko informazioa duzue ikusgai. 

ZERBITZUEN TRIPTIKOA DESKARGATU - EUSKARAZ 

 ZERBITZUEN TRIPTIKOA DESKARGATU - INGELESEZ

 ZERBITZUEN TRIPTIKOA DESKARGATU - GAZTELERAZ

 ZERBITZUEN TRIPTIKOA DESKARGATU - FRANTSESEZ 

ZERBITZUEN TRIPTIKOA DESKARGATU - ARABIERAZ

Hala ere, edozein zalantza baduzue edo bestelako hartu-emana nahi izanez gero, 943 73 10 97 telefonora deituta laguntzeko prest aurkituko gaituzue.

Image
Image

Haztegi Ikastolak eskaintzen duen Haur Hezkuntza proiektua azaltzen dizuegu sortu dugun bideo honetan, egin KLIK eta ezagutu nolakoa den gure egunerokoa.

ZERGATIK IKASTOLA?

Hamaika arrazoi ikastolakide izateko; topatu zureak!

ZERGATIK IKASTOLA?

Bertakoa, herrikoa delako

Herritik, herriarentzat eta herrirako sortutako proiektua da Ikastola. Denona eta denontzat, baita zuretzat ere.

Euskal Herrikoa delako

Muga administratiboez gaindi, Euskal Herri osoan hezkuntza euskalduna, eredu propioduna eta kalitatezkoa eskaintzen duten hezkuntza-erakunde bakarrak dira Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko (EHI) ikastolak –AEKrekin batera–.
Gainera, EHIko ikastola guztiok parte hartzen dugun Elkartasun Kutxaren bidez sortze fasean, garapen fasean edota krisian diren ikastolak zein proiektuak laguntzen ditugu eta, besteak beste, laguntza horri esker daude martxan Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko ikastolak, zonalde horiek euskalduntzeko ezinbesteko tresnak.

Euskalduna eta euskaltzalea delako

Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako proiektu multikultural eta eleanitza garatzen du Haztegi Ikastolak. Horretarako sortu zen eta horretan jarraituko du. Ikasleek euskaraz bizitzeko behar dituzten giroa eta bitartekoak eskaintzen ditu Haztegi Ikastolak.

Jasangarria delako

Jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea da Haztegi Ikastolaren helburuetariko bat. Horretarako, Eskola Agenda 21en jarraipena den Eskola Agenda 2030 proiektua dugu martxan. Haztegi Ikastolak bere Eskola Agenda propioa izan arren, Urola Garaiko beste ikastetxe guztiekin batera Tokiko Agendan parte hartzen du, guztien artean hitzartutako gai edo ingurumen-alderdi bat aztertuz eta udalari hobetze-proposamenak helaraziz.

Ikaslea jartzen duelako erdigunean

Haurren jakin-min eta senetik abiatuta, jakitearen paradigmatik egitearen eta erabiltzearen paradigmara egin du jauzia Ikastolak. Izan ere, Ikastolaren egitekoa ez da irakastea soilik, pertsonaren garapen integralaz arduratzea baizik. Haur eta gazteak bizitza osoan ikasten jarraitzeko prestatzen dira, aurrera egiten ikasteko. Horretara bideratuta daude profesionalen lana zein Ikastolako eraikin eta espazioak.

Eraldatzailea delako

Jendartearen beharretara egokitutako pedagogia-eskaintza eraldatzaile eta berritzaileak garatzen ditu Ikastolak, teknologia eta bitarteko propio berrien bitartez. Abangoardia gara, esaterako, pedagogia-proiektu berritzaileetan eta hauen sorkuntzan.

Lantalde egonkorra duelako

Haztegi Ikastolako langile gehienak finkoak dira eta konprometituta daude Ikastolen proiektuarekin.

Kooperatiba delako, irekia eta denena

Modu parte-hartzaile eta profesionalean kudeatutako herri onurako kooperatiba da Haztegi Ikastola, irabazi asmorik gabea. Hortaz, herrikoa eta parte-hartzailea da. Bazkideek osatzen dute Ikastola, eta haiek marrazten dute bere ibilbidea –gurasoen kolektiboak osatzen du gehiengoa–. Hala, nahi duen guraso orok du kooperatiba antolatzeko lanetan parte hartzeko aukera. Elkarlanean sinesten du Ikastolak.

ZATOZ GUREKIN, ZATOZ IKASTOLARA!

Bideo honetan, Haztegi ikastolako hainbat gurasori egindako elkarrizketak dituzue ikusgai. Hainbat maila eta adinetako seme-alabak dituzte ikastolan eta ikuspegi mota asko entzuteko aukera duzue.
 
Gehiago jakin nahi?
 
Egin KLIK!