Matrikulazio Kanpaina 2026-2027 Ikasturtea informazio gehiago

Image
Image
Image

Psikologoak ere laguntzen du

Psikologoa

Ikastolako Psikologia Zerbitzuaren helburu nagusia gure ikasleen eremu pertsonalean, familiakoan eta hezkuntzakoan laguntzea eta esku hartzea da.

Zeregin nagusiak honako hauek dira

  • Prebentzioa: hazkuntza- eta ikaskuntza-prozesuak zainduz eta gainbegiratuz.
  • Hautematea: haurraren garapen egokia, haren hezkuntza-, sozializazio- eta harreman-prozesuak eta izan ditzakeen asaldurak baloratzeko aukera ematen duten jarduera eta frogak eginez.
  • Esku-hartzea: haurraren eta haren gaitasunen garapen integralerako baldintza optimoak sortzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzea.

Honetarako lan egingo da

  • Ikaslearekin: hezkuntza-taldearekin lankidetzan aritzea curriculum-jarduerak ikasleen  ikaskuntza-ezaugarrietara egokitzeko, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta berezia eskainiz.
  • Familiarekin: gurasoentzako aholkularitza, prestakuntza eta informazioa sustatuz, semearen edo alabaren garapen integralari eta guraso-funtzioak hobetzeari laguntzeko modu gisa.
  • Irakasleekin: irakaslearenganako orientazioaren bidez, haur bakoitzaren behar berezietara egokitutako begirada proposatuz eta ikasleen garapena estimulatzeko ekintzak sustatuz.

Zerbitzua Lara Lopez Ansorena psikologoak eskaintzen du (psikologoa@haztegiikastola.eus)

Ordutegia

Asteartea 8:00 - 12:30 / 14:30 - 18:00

Osteguna 8:00 - 12:30 / 14:30 - 18:00