Familien behar desberdinei irtenbidea emanez
Haur Zaintza
Zaintza zerbitzua
Haur eta Lehen Hezkuntzako familiei zuzendutako zerbitzua da hau, familien errealitate anitzari aurre egiteko, hainbat arrazoirengatik haurra ikastolako ordutegia baino lehenago ekartzeko beharra duten familiei, hain zuzen ere.
Ikasturteko eskola egun guztietan eskaintzen da zerbitzua, goizeko 07:30etatik 09:00etara, zehazki.
Zerbitzu honetan ludotekaren eredua bideratzen da. Jolasa eta denbora-pasa aukerak antolatzen dira jarduera zuzendu eta planifikatuen bidez batzuetan eta jolas librean beste batzuetan.
Beharrak desberdinak direnez, ikasleak bi taldetan banatzen dira adinaren arabera. Talde bakoitza eraikin batean kokatua dago: HHko ikasleak Latxartegiko eraikin txikian eta LHkoak, berriz, Haztegi Ikastolako eraikin handian.
Zaintza
Ikastorduetatik kanpoko zaintza zerbitzua da.
Zerbitzu hau Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.
- HH: Latxartegi eraikinean
- LH: Haztegi ikastolako eraikin nagusian
Ordutegia
- Eskola-egunetan: 07:30etatik - 09:00etara
Baldintza orokorrak
- Egun solteak aukeratzeko aukera egongo da.
- Gutxienezko izen-emate kopurua beharko da taldea osatzeko.
Izen-ematea
- Haztegi ikastolako idazkaritzan
TELF: 943 73 10 97
E-POSTA: ione.aranburu@haztegiikastola.eus