Guraso, ikasle eta irakasleak, bat eginda, ikastola eraikiz

Funtzionamendua

Artezkaritza kontseilua kooperatibaren ordezkaritzaz, gobernuaz eta kudeaketaz arduratzen den organoa da. Horretarako, ohiko funtzionamendurako erabakiak hartzen ditu arlo ekonomikoan,langileei dagokienean eta orokorrean egunerokoan behar diren erabaki guztien inguruan.

Gaur egungo osaketa honako hau da

  • Lehendakaria: Maider Balentziaga.
  • Lehendakari ordea: Ane Odriozola.
  • Idazkaria: Gurutz Galfarsoro.
  • Bazkide erabiltzaileak: Gurutz Galfarsoro, Amaia Aizpurua, Ane Odriozola, Mikel Alonso, Maider Balentziaga, Amaia Armendariz, Miren Agurtzane Elustondo eta Ion Arizti.
  • Bazkide kolaboratzaileak: Maialen Mujika, Maria Imaz, Joanes Jaka eta Estitxu Galfarsoro.
  • Zuzendaria: Sagrario Etxabe.

Artezkaritza kontseilua hilabetean behin biltzen da

Ikastolaren funtzionamenduaz arduratzen den organo kolegiatua da.
Zuzendariak, 5 koordinatzailek (HH etapako 1, LH 1-3ko 1, LH 4-6ko 1, DBHko 1 eta DBHOko 1) eta administratzaileak osatzen dute.
Gestio Batzordearen menpe dago zuzen-zuzenean.

Funtzionamendua

  • Gutxienez astero astelehen eta asteazken arratsaldetan bilduko da edota zuzendariak edota taldekideren batek eskatuta.
  • Zuzendaritza Taldearen bileretako buru zuzendaria izango da.
  • Erabakietan kontsentsua bilatuko da; zalantza badago, erabakia zuzendariari dagokio.
  • Artezkaritzaren aurrean zuzendariak aurkeztu behar duen ikasturte Planaren Memoria egingo dute.
  • Administrariak egoera ekonomikoaren berri emango du.
  • Koordinatzaile bakoitzak bere ziklo edo etapako berri emango du.

Funtzioak

Pedagogi arloan

  1. Ikastetxearen Planari dagozkion arazoei buruz kodeliberatzea, eginkizun honen barnean, honako puntuoi bereziki atendituz:
    1. Ikasleak erakarri eta onartzeari
    2. Giza baliabideei, hala nola, irakasleriari eta pertsonal lankideari, ikerketaren programazioari eta berrikuntza pedagogikoari.
    3. Baliabide materialei, material suntsikorraren erosketa eta suntsitzea programatuz.
  2. Ikastetxearen Planeko partaidetza hau gogoeta eta ebaluazio batez osatzea, pedagogi arloaren martxaren eta bertan lortutako emaitzen segimendua eginez.

Ergonomi arloan

  1. Ikastolako obra, instalazio eta altzari beharren programazioari buruz kodeliberatzea, eta orobat beroien egoeraz eta ikastolari dagozkion zerbitzu osagarri eta lagungarrien kontrolari buruz ere bai.

Arlo juridiko laboralean

  1. Plantilari buruz kodeliberatzea: pertsonal beharren eta ezaugarrien aurreikuspenaz eta berorren onarpenaz eta orobat probaldiko segimenduaz.
  2. Barne araudiaz arduratzea, zalantzarik denean bere interpretazioan esku hartuz eta Gestio batzordeari ezagutzera emanez berorren behin betiko erregularizaziorako.
  3. Deskribapenak eta merezimenduak erregulatzeko neurriak hartzeari buruz kodeliberatzea, egutegiaren konplimendua kontrolatuz eta pertsonalaren puntualitate, absentismo eta mugikortasunaren segimendua eginez.

Arlo ekonomiko finantziarioan

  1. Aurrekontu eta hauen aurreikuspen guztiei buruz kodeliberatzea (inbertsioak, gastuak, sarrerak, ikasle kuotak, pertsonalari egin beharreko ordainketak eta gastuak egiteko irizpideak) eta baita ekonomiaren martxa aztertzea ere.

Definizioa 

Gurasoek hezkuntza komunitatearen barnean izan behar duten  partaidetzarako dinamikaz arduratuko da organo hau. 

Osaketa 

  • Lehendakaria 
  • Lehendakari ordea 
  • Zuzendaria 
  • Mailako ordezkariak 

Hautaketarako prozedura 

Ikasturte hasierako mailako bileretan egingo da hautaketa. 

Ikastolako gurasoek (aita-ama-tutorea) izango dute boto eskubidea eta bakoitzak guraso bakar bat hautatuko du bozketan. 

Ikasturte hasieran borondatezko hautagaiak aurkezteko aukera  izango da. Honen berri ohar baten bidez jakinaraziko da. 

Karguak isileko bozketaz hautatuko dira mailako guraso guztien artean (aita-ama-tutorea). Boto gehien jasotzen dituen gurasoa mailako ordezkari titularra izango da eta bere ardura izango da atal honetan azaltzen diren betebeharrez arduratzea. Bigarrena, berriz, titularraren ordezkoa izango da.  

Karguak bi urteko iraupena izango du. 

Lan harremanak. Funtzionamendua 

Guraso Batzordea HAZTEGI IKASTOLA KOOP.ELK.eko  Artezkaritza Kontseiluaren menpekoa izango da zuzen-zuzenean.  

Batzorde hori organo kolegiatu gisa arituko da, eta  gutxienez hiruhilabetean behin bilduko da, Artezkaritza  Kontseiluak egindako deialdiaren bitartez. Deialdiarekin batera gai zerrenda azalduko da. 

Bileraren akta aurrez izendatutako idazkariak jasoko du eta  mailako ordezkari bakoitzak etxean jasoko du.

Guraso Ordezkarien funtzioak 

  • Maila bakoitzeko ikasleen gurasoekin harreman zuzena izango  du. 
  • Artezkaritza Kontseiluaren eta gurasoen arteko bitartekaria izango da, egon daitezkeen zalantzak edota iradokizunak  jasotzeko eta, aldi berean, behar den informazioa banatzeko, besteak beste. Ahal izanez gero, Lehendakaria eta Zuzendaria jakinaren  gainean jarriko dira, gaia bileraren gai-zerrendan aurrez  sar dezaten.
  • Guraso Batzordearen erabakiak prestatzeko eta aberatsagoak  izan daitezen, mailako ordezkariak eta Artezkaritza  Kontseiluko kideak azpibatzordeetan banatuko dira. 

Guraso Batzordearen funtzioak 

  • Artezkaritza Kontseiluan eta Batzordeetan aztertutako gaiei eta hartutako erabakiei buruzko informazioa jaso. 
  • Osa daitekeen edozein batzordetarako beren ordezkariak  izendatu. 
  • Gurasoen orientazio eta formazioko planari buruz deliberatu,  taldean programatuko diren ekintzen antolaketan parte hartuz. 
  • Ikastolako Elkarbizitzako arauei buruz eta eguneroko  funtzionamenduari buruz deliberatu. 
  • Gatazkei irtenbidea bilatu eta, helburu pedagogikoarekin, behar diren zuzenketa-neurriak hartu, zentroko elkarbizitza  larriki kaltetzen duten ikasleen portaeren aurrean, beti ere  ikasleen eskubide eta betebeharren gaineko arauen arabera. 
  • Ikasketetako eskola egutegiari eta ikasturtearen martxari  buruzko informazioa jaso. 
  • Obren programazioari, instalazioei, altzariei eta  prebentziozko mantenuari buruzko iritzia eman. 
  • Hezkuntza Komunitate osoari zuzenduriko jarduerak  antolatzeaz arduratu, jendea parte hartzera bultzatuz. 
  • Eskolaz kanpoko jardueretan eta kultur, kirol edo bestelako  programen garapenean parte hartu. 

Guraso Batzordearen erabakiak prestatzeko eta aberatsagoak  izan daitezen, mailako ordezkariak eta Artezkaritza  Kontseiluko kideak azpibatzordeetan banatuko dira. 

Azpibatzordeak, gutxienez, hauek izango dira:

  • PEDAGOGI BATZORDEA 
  • EUSKARAZ BIZI BATZORDEA 
  • ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GARAPEN JASANGARRIA BATZORDEA 
  • EKINTZA BATZORDEA 
  • Azpibatzorde guztiek gutxienezko osaketa izango dute. Bestalde, irekiak izango direnez, hala nahi duten guraso, langile  eta, egokitzen denean, ikasleak izango dituzte partaide; azpibatzorde bakoitzak, dituen premien arabera, autonomia  izango du, beti ere dinamika baten barruan. 
  • Talde hauek, bakoitzaren nortasunaren arabera dagozkion  arloetan, planifikatzeaz, dinamizatzeaz, proposatzeaz eta  informatzeaz arduratuko dira. 
  • Azpibatzorde bakoitzak idazkaria izango du eta Guraso  Batzordeari eta Artezkaritza Kontseiluari proposamenak  idatziz pasako dizkio. 
  • Taldeen proposamenak Artezkaritza Kontseiluak aztertu eta, hala badagokio, onartu beharko ditu, beti ere beren garrantzia  eta ondorioak kontutan harturik eta Haztegi Ikastola  Kooperatibaren xedearekin bat datozen neurrian. 

Pedagogi batzordea 

Definizioa 

Ikastolak garatutako Hezkuntza prozesuaren kudeaketan eta  antolaketan parte hartzen du organo honek. Ikas-ekintzen  programazioa Ikastolaren oinarrizko hezkuntza-hastapenei eta  dagokion erakunde publikoaren plangintzari egokitzeko ardura  duen taldea da. 

Osaketa 

Lehendakaria. 

Zuzendaria. 

Artezkaritza kontseiluko bi kide.  

Talde Pedagogikoko bi ordezkari. 

Elkarbizitza proiektuaren arduraduna.  

Etapa bakoitzeko guraso ordezkari bat: HH, LH, DBH, DBHO. 

Funtzioak

  • Urteko Plana burutu eta Artezkaritza Kontseiluari proposatu. 
  • Hezkuntza Proiektua garatzen den heinean, horren jarraipena  egin. 
  • Urteko Planaren Memoria burutu eta Artezkaritza Kontseiluari  proposatu. 
  • Ikastolako komunitate guztiarentzat hezkuntza inguruko saioak  antolatu eta hezkuntza prozesuari buruz ondo informaturik  izan. 
  • Ikastolari eta, orokorrean, hezkuntzari dagozkion gaiak aztertu, dauden korronte pedagogiko berrien eta gauzatutako  esperientzien berri emanez. 
  • Ikasgelako eta eskolaz kanpoko jardunetan ikasleen eta  Ikastolako komunitatearen parte hartzea bideratu eta sustatu. 
  • Klaustroaren proposamenez, eskola egutegia eta ordutegia  antolatu. 
  • Hezkuntza prozesuarekin zerikusia daukaten eskakizunei, eta  eskaera egin duenaren edo irakasleen nahiz zuzendaritzaren  iritziz egokiro erantzun ez direnei erantzun.  
  • Gurasoen formakuntza eta orientazio programak antolatu. 
  • Herri mailan antolatutako foroetan parte hartu.

KONTAKTUA: pedagogia.batzordea@haztegikastola.eus  

Euskaraz bizi batzordea 

Definizioa 

Hezkuntza komunitatean euskararen erabilera bultzatzeko,  indartzeko eta sustatzeko ardura duen taldea. 

Osaketa 

Artezkaritza kontseiluko bi kide.  

Talde Pedagogikoko proiektuaren arduraduna. 

Etapa bakoitzeko guraso ordezkariak: HH (1), LH (2), DBH (1), DBHO (1). 

Funtzioak 

  • Euskarari buruzko plangintza, hots, euskararen erabilera eta  normalizazioa, proposatu Ikastolaren eremuan. 
  • Euskararen erabilpena indartzeko planak prestatu eta bultzatu. 
  • Euskara eta Euskal kultura ardatz izanik, kultur aniztasuneko  eta eleaniztasuneko planteamenduak indartu eta hedatu. 
  • Gurasoen eta profesionalen prestakuntzan egin beharreko  hobekuntzak identifikatu. 
  • Herri mailan antolatutako foroetan parte hartu. 

KONTAKTUA: euskara.batzordea@haztegiikastola.eus 

Zientzia, teknologia eta garapen jasangarria 

Definizioa

Ikastolako Curriculum Proiektua garapen jasangarriaren  eskakizunetara bideratuko duen taldea; maila berean, baita IKTen  erabilerara eta horien ezarpenera ere. 

Osaketa 

Artezkaritza kontseiluko bi kide.  

Talde Pedagogikoko proiektuaren arduraduna. 

IKT dinamizatzailea.  

Etapa bakoitzeko gurasoen ordezkari bat: HH,LH,DBH. 

Funtzioak 

  • Ikastolan eta horren inguruan ingurumenaren aldeko  errespetuzko kultura sustatu, eta ingurumenaren kalitatean eta  giza ongizatean eragina duten gaietan ikasleei parte hartzen eta ondo oinarritutako erabakiak hartzen lagundu. 
  • Ikastolan IKTen erabilera normalizatu, bai alderdi didaktikoan eta baita kudeaketan ere, informazioaren eta komunikazioaren  alorretan. 
  • Herri mailan antolatutako foroetan parte hartu.

KONTAKTUAjasangarritasuna.batzordea@haztegiikastola.eus 

Ekintza batzordea

Definizioa 

Kirolarekin, kulturarekin zein jolasekin lotutako eskolaz kanpoko  ekintzak bultzatu eta kudeatuko dituen taldea da. 

Osaketa 

Artezkaritza kontseiluko bi kide.  

Talde Pedagogikoko bi kide. 

Etapa bakoitzeko guraso ordezkariak: HH (1), LH (2), DBH (1). 

Funtzioak 

  • Ikastolako eskolaz kanpoko ekintza guztiak bultzatu, antolatu  eta kontrolatu. Ekintza horietan euskararen erabilera sakonki bultzatuko da. 
  • Ikastolan eta bere inguruan Euskal Kultura eta euskararen  erabilpena indartzen dituzten ekintzak bultzatu eta indartu  (Ikastola Eguna, San Nikolas, Olentzero, Inauteriak,  Kilometroak, Nafarroa Oinez...) 
  • Ikastolak bere inguruarekiko duen proiekzioak garrantzi  berezia izango du, horretarako atal hauek bereziki landuko dira: euskararen erabilera, euskal ohituren sustapena, e.a. 

KONTAKTUA: kulturgintza.batzordea@haztegiikastola.eus