
Jangela ez da soilik otorduak egiteko lekua. Ikasle, langile eta erabiltzaile askoren eguneroko bizitzaren parte da. Horregatik, espazioa berritzerakoan, pertsonen beharrei eta erosotasunari eman nahi izan genien lehentasuna.
Aldaketa nabarmena izan da, bai espazioaren antolaketari eta zabaltasunari dagokienez, bai akustikaren hobekuntzari dagokionez. Giro atseginagoa, lasaiagoa eta erosoagoa sortu dugu.
Horrez gain, irisgarritasuna ere hasieratik izan dugu kontuan, jangela erabiltzaile guztientzat ahalik eta eroso eta eskuragarriena izan dadin. Eta emaitzak ere horrela erakusten du.
Urte honetan zehar, jangela berrituak balorazio bikaina jaso du, eta zerbitzuak gero eta arrakasta eta harrera handiagoa du gure komunitatean.
Urtebete geroago, argi dugu: aldaketa merezi izan du.
Haztegi Ikastolako jangela: espazio berria, esperientzia hobea eta gure komunitatearen egunerokotasunaren parte.