Feli Oregiren Hitzaldia

Aurreko asteazkenean , hilak 26, Feli Oregik ‘Haurren garapena pausoz pauso’ izeneko hitzaldia eskeini zuen, 0-7 urte bitarteko haurren hazkuntza prozesuaren inguruan. 

Latxartegi Aretoan izan zen arratsaldeko 17:00 etan eta bereziki HHko eta LH1-2-3 mailetako ikasleen gurasoei bideratuta badago ere, egoki ikusi genuen LH6 arteko gurasoei ere zabaltzea. 
 
Gizakiaren eboluzioa eta helduaroan dugun garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki, 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte hauek oso garrantzitsuak dira pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimodurako. Horregatik, adin horretan aurkitu daitezkeen oztopo eta nahasmenak zuzentzen saiatzean dago gakoa. Konponbide goiztiar batek etorkizuneko jokabide, erantzun eta ekintzak bide zuzenago bat izaten lagundu dezake.
 
Hitzaldi honen ardatza hizpide izanik HH eta LHko irakasleok 2 formazio saio jaso genituen Feliren eskutik iraila eta urrian. Eta gurasoei zuzendutako hitzaldi honekin osatuz, Hezkuntza Komunitate osoak gai honek duen garrantziaz jabetzea eta dagokion arreta eskeintzea dugu helburu.