Skip to main content

Matrikulazioaren inguruko Informazioa


Donostiako LILATOIA - Izen ematea

Aurten ere Donostiako Lilatoian parte hartuko dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. Lilatoia 2022ko martxoaren 6an ospatuko da. 14 urtetik gorako (DBH-3) emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute.

Inskripzioa 12€koa izango da, euro solidarioa barne. Euro solidarioarekin lortutako irabaziak  AGIFES-era bideratuko dira, COVID-19aren pandemia honen ondorioz,  osasun mentaleko kasuak gora egin dutela ikusita.

Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna Otsailak 11 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela.

Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta kamiseta taila.

Informazio gehiago LILATOIko web orrialdean.

Hona hemen, 2018. urtean grabatu genituen irudiak. Oroitzapen bikainak!

Haztegi Ikastola

HH ERAIKINA

Haztegi Ikastola

ERAIKIN NAGUSIA


Copyright 2026 Haztegi Ikastola. All Rights Reserved.