Haur minbizidunen nazioarteko eguna - 2022 Manifestua

GAIA: Biziraupen hobea posible da · DATA: Otsailak 15

Azken bi urte hauetan heldu asko ikusi ditugu osasunaz etengabe hitz egiten. Orain arte ez genuen askotan entzuten, urte berrian edota egun berezietan topa eginez eta zorion-agurrarekin batera. Pandemia hasi zenetik ez da beste ezertaz hitz egiten: birusa, datuak, kutsatuak, osasun-langileak…

Azken hauentzat, hasieran, laudorioak besterik ez ziren: txalo egin genien, marrazkiak egin genizkien eta etengabe eskertzen genien egindako lana. Bazirudien jende pila bat konturatzen ari zela zein garrantzitsuak ziren gizarte osoarentzat. 

Guretzat ez da berria. Gurasoek larrialdietara edo kontsultara eramaten gaituzten bakoitzean, ospitaleetako eta osasun-zentroetako langile guztiak adeitsuak eta maitekorrak izan dira gurekin. Zaindu gaituzte. Kontsulta atseginagoa egin digute, lasaitu egin gaituzte orratzen beldurra ematen zigutenean, eta kontsolatu gaituzte behar izan dugunean. 

Hori guztia ez da ezer minbizia duten adingabeen alde egunero egiten dutenarekin alderatuta. Egunero, gaixotasun hau pairatzen ari diren haur eta nerabezaintzen dituzue. Ez bakarrik beraiei, baita prozesu gogor honetan laguntzen dieten familiako-kideei ere. 

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta gure maitasun eta errekonozimendu guztia bidali.
Zuri, osasun langilea. Eskerrik asko gu zaintzeagatik.

Hemen gaude.

#ZureEskuetan #HaurMinbizidunarenNazioartekoEguna

FLn9RU4XwAAMS6U