Inauteriak Haztegi Ikastolan

Ostiralean, hilak 25, Haztegi Ikastolan Inauteriak ospatuko ditugu.

HH eta LHko ikasleen kasuan, goizean ohiko saioak izango dituzte eta arratsaldean ikasleak 15:00etarako etorriko dira mozorrotuta gelara. 16:00etan Haztegi Ikastolako Konpartsa aterako da eta geldialdi bakarra egingo du Kale Nagusian, Konpartsaren burua Elizondo parean kokatuko delarik. Covid 19a dela eta, honako eskakizun hau egiten dizuegu: Segurtasun neurriak bermatze aldera, leku bat aukeratu eta bertatik ikusi Konpartsa pasatzen, mugitzen ibili gabe.
 
Bestalde, gogoratzen dizuegu autobus zerbitzua ohiko ordua baino ordu erdi beranduago izango dela arratsalde horretan.
  • HHko ikasleen kasuan, gurasoek Udaletxe aurreko aldean jaso beharko dituzue haurrak konpartsaren amaieran. (16:30ak inguru)
  • LHko ikasleen kasuan, Ikastolako patioan jaso beharko dituzue arratsaldeko 17:00etan. 16:30ean ez da autobus zerbitzurik egongo.
Azkenik, gogoratu Lintx-en etorrera 17:30ean izango dela Udaletxe aurrean.
 
Bi urteko haurrek arratsaldean ez dute klaserik izango.
 
Eguraldiak lagunduko ez balu, Haztegi Ikastolaren Konpartsa bertan behera geldituko litzateke eta ikastola barruan ospatuko genuke jai hau 16:30ean bukatuz.
DBHkoen kasuan, iaz bezala gelaka egingo dira ekintzak: sketch-ak, koreografiak, abestiak. Beste guztienak ikusi eta baloratuko dituzte. Egun horretako ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da.
 
GORA INAUTERIAK!