
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna
Martxoak 8, emakumearen eguna.
Gizarte modernoaren hastapenetatik emakumearen papera bigarren planoan geratu izan da. Argi dago gaur egungo egoera ez dela hainbat mende atzera emakumeak sufritu zuten bera. Duela mende batzuk emakumea objektu sexual bat besterik ez zen, gizonen ongizaterako baliabide soil bat. Gaur egun ordea, berdintasun maila egonkorragoa lortzeko borrokan gabiltza eta hezkuntza sisteman berdintsuago hezten dira haurrak. Ikaragarrizko aurrerapausoa eman da, zalantzarik gabe, baina argi dago oraindik asko dagoela egiteko.
Sare sozialen garai honetan, emakumeek txikitatik heuren itxura fisikoaren eta gorputzaren gainean jasaten duten gehiegizko presioa ikaragarria da, perfekzioz jositako kanon zorrotz bat ezartzen baita gizarteko esparru ezberdinetan. Benetan, hau al da guretzat nahi duzuena? Martxoaren 8an, emakumeak gizarte honetan betetzen duen papera aldarrikatu nahi dugu.
Garaiz gaude, datozen belaunaldiei etorkizun hobea eskaintzeko aukera dugu, eta eskaini egin behar diegu. Horregatik, garrantzitsua da antolatzea eta kontzientzia izatea emakumeen egoeraz. Hau ez da martxoan 8an soilik borrokatu beharreko auzia, eguneroko kontua da eta guztiok egin beharrekoa.