Jolas berriak Ikastolako patioan

Haztegi Ikastolako patioan haurrei interakziorako aukera eskainiko dien hainbat joko margotu ditugu.

Patioa bezalako kanpo-espazioek ikasleak hazi eta hezi daitezen duten garrantzia nabarmendu nahian gauzatutako ekimen honek, haurren interesetatik abiatuta, gogoko erronkak proposatu nahi dizkie jolasaren bitartez. Patioa futbol eremua izan ohi da, eta ondorioz, mutilen bilgune bilakatu izan da sarritan. Genero bereizketarik gabeko guneak sortzea ere (Garapen Iraunkorreko 5. Helburua) izan da proiektu honen helburua. 

Eskola Agenda 30ek hartzen ditu bere baitan aipatutako helburu horiek. Horretan ere aitzindari izan zen Haztegi Ikastola.

2009-2010 ikasturtean jaso zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ikastetxeei ematen dien Eskola Jasangarriaren ziurtagiria. Gerora, berritu egin du lau urtetik behin eta oraintxe jaso berri du 2021-2022 ikasturteari dagokiona. 

Ziurtagiri horrek erakusten du Haztegi ikastolak ingurugiroarekin, jasangarritasunarekin, hezkuntzaren ikuspegi berritzailearekin eta komunitatearen eskuhartzearekin duen konpromisoa.

IMG 4677

 

IMG 2065

 

IMG 2060