"Help for Congo" Proiektua
Berriak
Hiruhileko honetan, DBH3ko ikasleek Kongoko koltanaren gatazkari aurre egiteko kanpaina sortu dute "Alboan" GKE-rekin batera.
Kongorako dirua lortzeko, zuen mugikorren materialak berrerabiltzea da helburu nagusia. Izan ere, koltan minerala da gatazka honen kausa nagusia.
Horregatik, bihar, Ikastolaren egunean, TXOKO SOLIDARIOan aurkituko gaituzue zuen mugikor zaharrak jasotzeko.
Informazio gehiago izateko, Instagrameko @emergencycallfromcongo kontuan aurkitu gaitzakezue.
Bihar elkar ikustea espero dugu!