Euskararen eguna 2022 - Abenduaren 2an ospatuko dugu

Abenduaren 2an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu.

Hau dela eta, zuengana zuzentzen gatzaizkizue, zuek ere egun honen inguruan zuen ekarpentxoa egin dezazuen. Ikastolan, dakizuenez, euskararen normalizaziorako Euskaraz Bizi plangintza daramagu aurrera. Plangintza hau eraginkorra izateko denon parte hartzea beharrezkoa da: irakasle, ikasle, begirale, guraso, irakaskuntzan aritzen ez diren langileak …

Egun honetan ikastolan hainbat ekintza burutuko ditugu ikasle guztien inplikazioarekin, hala nola, pregoiaren irakurketa, jolasak, marrazkiak, Argitxoren inguruko zenbait ekintza...

Eta zer egin dezakezue zuek, gurasook, euskararen aldeko normalizazioan?

Jarraian datozen proposamenetatik ziur bat edo beste egin dezakezuela. Ekintza hauek urte osoan egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Hona hemen hainbat proposamen:

     ● Zuen seme-alabak euren artean eta beste kideen artean euskaraz egitera gonbidatu eta bultzatu, eta egiten dutenean txalotu.

     ● Umeen aurrean euskarari prestigioa eta baliagarritasuna eman, ikastolako toki mugatuei dagokien hizkuntza baino zerbait gehiago dela ikustaraziz.

     ● Euskal kulturara hurbildu. Euskarazko emanaldietara joanez edo ipuin, musika nahiz bideo-zintak oparituz.

     ● Etxean ditugun irrati, telebista eta ordenagailuetan ahal denean euskarazko programazio, joko edo programak aukeratu.

     ● Euskaraz ez badakizue, zatozte ikastera, edota dakizuen apurra erabil ezazue!

GAU ETA EGUN EUSKARA GURE LAGUN!

Euskararen erabilera indartzeko egiten duzuen ahalegina eskertuz,

euskara